Ulster
Ulster | |||
---|---|---|---|
Txantiloi:Herrialde info Erresuma Batua, Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
ISO 3166-2 | IE-U | ||
Hiriburua | Belfast | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 54°44′27″N 6°44′40″W / 54.74072°N 6.74456°W | ||
Azalera | [convert: invalid number] km² | ||
Mugakideak | Connacht eta Leinster | ||
Demografia | |||
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Ulster[1] —ingelesez eta eskozieraz— edo Ulaidh[1] —irlanderaz— Irlandako lau probintzia tradizionaletako bat da; Belfast du hiriburua. Beste hirurak honako hauek dira: Leinster (Dublin da hiri handiena), Munster (Cork du hiri handiena) eta Connacht (Galway da hiri handiena).
Ulsterrek ia bi milioi biztanle ditu 24.481 kilometro karratutan. Belfasten, milioi erdi baino gehiago bizi dira. Hurrengo hiri handienak, Derryk, ozta-ozta 100.000 biztanle ditu.
Ulsterko zati bat Ipar Irlanda britainiar lurraldea da; beste zatia, Irlandako Errepublikan dago.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Probintziako bederatzi konderrietatik seik Ipar Irlanda osatzen dute, eta Erresuma Batuko zatia da gaur egun ere, Irlandako gainerako lurraldeek 1921ean estatu bereizia sortu arren. Jende askok, batez ere unionistek, Ipar Irlandako sei konderriei Ulster deitzen diete.
- Antrim (Aontroim)
- Armagh (Ard Mhacha)
- Down (An Dún)
- Fermanagh (Fear Manach)
- Derry (Doire)
- Tyrone (Tír Eoghain)
Hiru konderri aldiz Irlandako Errepublikaren barnean daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ulsterko gehienek hiberno-ingelesa (hots, ipar Irlandako ingelesaren aldaera) hitz egiten dute ama hizkuntza gisa.
Salbuespena Donegalgo gaeliko-hiztunak dira (Gaeltacht). Kantonera da hirugarren hizkuntza, Belfasteko Txinako etorkinak direla eta. Izan ere, Belfast da Europako per capita txinatar jatetxe gehien duen hiria. Eskozieraren Ulsterko aldaera ere —Ulsterko eskoziera— mintzatzen da Antrim, Down, Derry eta East Donegalen.
Gaeltachteko herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Ipar Irlandako irlanderadun herriak, Donegalgo konderrian kokatuta daudenak:
- Árainn Mhór (Arranmore).
- Gaoth Dobhair (Gweedore).
- Gleann Cholm Cille (Glencolmcille).
- Gort a' Choirce (Gortahork).
- Na Dúnaibh (Downings).
- Oileán Toraigh (Tory Island).
- Rann na Feirste (Rannafast).
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- C. S. Lewis (1898-1963), ingelesezko idazlea.
- Séamus Ó Néill (1910-1986), irlanderazko idazlea.
- Ian Paisley (1926-2014), politikaria.
- John Hume (1937-), politikaria.
- David Trimble (1944-), politikaria.
- Van Morrison (1945-), abeslaria.
- George Best (1946-2005), futbolaria.
- Stephen Rea (1946-), aktorea.
- Gerry Adams (1948-), politikaria.
- Martin McGuinness (1950-2017), politikaria.
- Liam Neeson (1952), aktorea.
- Kenneth Branagh (1960), aktorea.
- Rory Best (1982-), errugbilaria.
- Rory McIlroy (1989-), golfaria.
- Janet Devlin (1994- ), abeslaria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irlandako eskualdeak | ||
---|---|---|