Hautsontzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hautsontzi
Zabor-edukiontzia
Fabrikazioa
SortzaileaCarlo Scarpa

Hautsontzia[1] edo haustegia[2] errautsa jasotzeko ontzia da; bereziki, piparen edo zigarroaren hautsa eta hondakinak botatzeko ontzia.[3] Hautsontzia ohiko tresna izan da hainbat hamarkadatan etxeetan, lantokietan eta aisialdirako lekuetan. Hala ere, herrialde batzuetan ezartzen ari diren tabakoaren murrizketak eremu komunetara edo leku irekietara lekualdatzen ari dira, eta, ondorioz, diseinua eta ezaugarriak aldatzen ari dira.

Funtsean, bi hautsontzi mota bereiz daitezke:

  • Mahai gainekoak.
  • Eremu komunetarako direnak, hala nola harrerak, itxarongelak edo leku irekiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Elhuyar Hiztegia
  3. «hautsontzi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-11-07.)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.