Hazteriasarcoptes scabiei akaroak sortutako dermatosia da, kutsagarria eta oso pruriginosoa. Bere ohizko lesioa parasito emeek larruazalean egindako ildoa da, 2-3 mm luze diren bidexka gris meheak, muturretako batean konkortxo bat erakutsiz (bertan dago parasitoa).[1] Biztanleriaren maila guztietara iristen da, eta dermatosi oso ohikoa eta erraz tratatzeko modukoa da. Hazteria eskabizidekin tratatzen da, eta horiek gorputz osoan zehar aplikatu behar dira, ez bakarrik infektatutako zatietan, ez baita zehazki jakiten parasitoaren kokapena, helduak badira gorputz osoan zehar zabal baitaitezke.