Hego Asiako Eskualdeen Lankidetzarako Elkartea
| Hego Asiako Eskualdeen Lankidetzarako Elkartea | ||
|---|---|---|
| Deeper Integration for Peace and Prosperity | ||
| Datuak | ||
| Izen laburra | SAARC, АРСПА, ASACR, СААРК, سارک, दक्षेस, সার্ক, சார்க், సార్క్, सार्क, സാർക്ക്, सार्क, سارک, سارک, ސާރކް, सार्क, સાર્ક, ছাৰ্ক, سارک, ASACR, ASACR, سارک, ASACR, ACRAM eta 南盟 | |
| Mota | gobernu arteko erakundea eta ekonomia erkidegoa | |
| Herrialdea | Nepal | |
| Jarduera | ||
| Kide kopurua | 8 | |
| Eskumendekoak | South Asian Federation of Accountants (en) | |
| Enplegatuak | 61 (2022) | |
| Agintea | ||
| Idazkari orokorra | Esala Weerakoon | |
| Egoitza nagusi | ||
| Historia | ||
| Sorrera | 1985eko abenduaren 8a | |
| webgune ofiziala | ||
Hego Asiako Eskualdeen Lankidetzarako Elkartea (South Asian Association for Regional Cooperation, SAARC) Hego Asiako estatuen gobernu arteko erakundea eta batasun geopolitikoa da.
Hauek dira elkartearen estatu partaideak:
SAARCek munduko azaleraren % 3a hartzen du, munduko biztanleriaren % 21a, eta ekonomia globalaren % 4,21a 2019ko datuen arabera.
SAARC Dhakan sortu zen 1985eko abenduaren 8an.[1] Idazkaritza Katmandun-en (Nepal) dago. Ekonomiaren garapena eta eskualdearen integrazioaren sustatzen du erakundeak.[2] 2006an Hego Asiako Merkataritza Askeko Eremua (South Asian Free Trade Area) jarri zuen martxan.[3] SAARC Nazio Batuetan behatzaile gisa dagoelarik harreman diplomatiko iraunkorrak garatzen ditu,Europar Batasunarekin esate baterako.
Aurrekari historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asiako Hegoaldeko Herrialdeen arteko lankidetzaren ideia hiru biltzarretan eztabaidatu zen: 1947ko apirilean New Delhin egindako Asiako Harremanen Konferentzian; 1950eko maiatzean Filipinetan Baguioko Konferentzia; eta1954ko apirilean Sri Lankan egindako Colombo Powers Konferentzian [4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ahmad, Naveed. Rest in peace SAARC: The tug of war between India and Pakistan. .
- ↑ Charter of SAARC. .
- ↑ Center, Asia Regional Integration. South Asian Free Trade Area Free Trade Agreement. .
- ↑ 12th SAARC Summit Islamabad: History and Evolution of SAARC. .