Heidi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Johanna Spyriren Heidiri buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Heidi (argipena)».
Heidi
Heidi Titel.jpg
Jatorrizko azala
Datuak
Egilea Johanna Spyri
Argitaratze-data 1880 eta 1880ko urtarrilak 1
Generoa Eleberria
Herrialdea Suitza}

Heidi edo "Heidiren urteak hara-hona ikasiz" (jatorriz "Heidis Lehr- und Wanderjahre") alemanez idatzitako eleberri ezaguna eta bertan agertzen den pertsonaia nagusiaren izena da. Johanna Spyri suitzarrak argitara eman zuen 1880an. Alpeetan kokatuta dago istorioaren zati handiena, Grisonia Kantoian, egileak ondo ezaguten zuen inguruan.

Hainbat egokitzapen egin dituzte telebista, zinema eta antzerkian, 1974an Isao Takahata japoniarrak egindako marrazki bizidunetako bertsioa delarik ezagunena.

Haria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heidi aitonarekin.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Adelaida, edo ezagunagoa Heidi izenarekin, neskato umezurtza da eta Dete izebarekin bizi da Maienfeld herrian. Izebak Frankfurtera lanera joan behar duenean, Heidi mendietan dagoen aitonaren etxera eramaten du, aitonari neskaren ardura emanez. Aitonak agure erretxinaren ospea badu ere, azkenean bien artean harreman bikaina izatea lortzen dute. Aitonaz gain, paraje eder horietan beste lagun batzuk ezagutuko ditu: Lanbro txakurra, Pello ahuntzaina, Elurtxo antxumea, Pitxin txoria...

Urte batzuk geroago Dete itzuliko da Heidi berarekin Frankfurtera bizitzera eramateko. Han Sessemann gizon aberatsaren etxean biziko da, bera baino nagusiagoa den Klara neska elbarritua ezagutuz. Berarekin adiskidetasun harreman sendoa egingo du, bien tutore eta irakaslea den Rottenmeier andere zorrotzaren begiradapean.

Azkenean, Heidi aitonarekin itzuliko da, bai eta Klarak haiei mendietara bisita bat egitea lortuko ere, non elbarritasuna sendatuko zaion.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heidi Aldatu lotura Wikidatan