Helena Azkarragaurizar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helena Azkarragaurizar
Bizitza
Jaiotza Arrasate, 1992 (28/29 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea

Instagram: helenaazkarragaurizar Edit the value on Wikidata

Helena Azkarragaurizar Jauregi (Arrasate, 1992) marrazkilaria eta diseinatzailea da.

Arte Ederretan graduduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean (Bilbo) eta Mexikoko UNAMen egin zituen ikasketak. Halaber, diseinuaren arloko ikasketa osagarriak egin ditu. Arrasateko zeramika tailerrean egiten du lan gaur egun.[1] [2] Goiena Komunikazio Zerbitzuaren Puntua astekarian bineta bat argitaratzen du astero, Xixili izeneko atalean.

2018an, Bidean (Kalandraka, 2018) albuma argitaratu zuen Garazi Arrula Ruizekin batera.

Hainbat erakusketatan erakutsi ditu bere lanak; esate baterako, Arrasateko "Artean. Hamaika emakume artista" erakusketa kolektiboan.[3] [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Francisco 11, Okela Sormen Lantegia Calle San. «OKELA | Helena Azkarragaurizar» OKELA Sormen Lantegia Noiz kontsultatua: 2020-06-15.
  2. (Ingelesez) Behance. «Helena Azkarragaurizar Jauregi on Behance» Behance Noiz kontsultatua: 2020-06-15.
  3. «Klaustroetan gaurtik Arrasateko 12 emakume sortzaileren erakusketa - Arrasate» Goiena.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-15.
  4. «'ARTEAN, hamaika emakume artista 2' sorta - Arrasate» Goiena.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-15.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]