Helena Bayona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helena Bayona
Bizitza
JaiotzaIruñea
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, dokumentalgilea eta politologoa

Helena Bayona Carlos (Iruñea) kazetari, politologo eta dokumentalgile feminista, Pikara Magazinen idazten du eta Romipen (2019) dokumentalaren sortzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñan jaioa eta D ereduan ikasia. Ijitoekin izandako lehenenego harremana bere izeba bati esker izan zuen.[1] Ondoren, EHU-n kazetaritza ikasi eta gradu amaierako lanerako Gaz Kalo-Nafarroako Ijitoen Elkarteen Federaziorekin, Pikara Magazinarekin elkarlanean eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzarekin Mordiendo el aire (2017), bere lehenengo dokumentala ekoiztu zuen. Ondoren, Zientzia Politikoa ikasi zuen eta bitartean, Romipen (2019) ekoiztu zuen. Bere hitzetan:

Gaz Kalo-ko zuzendariak hauxe esan zidan behin: landa eremuko ijitoentzat egindako lehenengo lana da, eta Romipen "payo"-entzako dokumentala da. (Deia, 2019)[2]

Romipen-en zazpi emakume ijito elkarrizketatu ditu, haien artean Silvia Agüero. Emakumeek pairatzen duten arrazakeria salatzeaz gain, feminismo hegemonikoari ere kritika egiten diote:

Feminismo hegemonikoak alboratu egin dituela sentitu izan dute elkarrizketatutako batzuek, eta zentzu horretan, Romipen-en feminismoa birpentsatu beharraren ideia bada. Ez da gauza berria, feminismoa etengabe ari baita eraldatzen, baina eztabaida feministak aberastu dezakeela uste dut. "Soldata berdintasunaz hitz egiten ari zinetenean, gu oraindik ez ginen lan mundura iritsi", dio batek. "Sei ume eduki nahi ditudala esaten dudanean, feminismo zuriak zalantzan jarriko du nire erabakia", beste batek. (Deia, 2019)

Bere dokumentalak hainbat zine jaialditan estreinatu dira, besteak beste, Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdian (NIFF, ingelesezko siglekin)[3][4],

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mordiendo el aire. Kalis/Romis: emakume ijitoak berdintasunerako bidean (2017)[5]
  • Romipen (2019)

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritza artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • El Congreso de Periodismo Feminista por dentro (Pikara Magazine, 2019)[6]
  • ROMIPEN (Pikara Magazine, 2019)[7]
  • La Caza de Brujas de ayer, el feminicidio de hoy (Pikara Magazine, 2019)[8]
  • Agitar las conciencias para transformar el presente (Pikara Magazine, 2017)[9]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019an Pávez Sarietarako nominatua izan zen.[10]
  • 2018an, EHUko Francisca de Aculodi saria (IV. edizioan)[11][12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-08-28). ««Feminismo hegemonikoaren barruan ez da berdin beltza, ezindua edo lesbiana izatea»» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  2. (Gaztelaniaz) Deia. «Helena Bayona: “Ez dago ijito izateko modu bakar bat, ezta emakume edo feminista izatekoa ere”» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  3. (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2019-08-09). «Será en la sección 'From Navarra', con Helena Bayona, Natxo Leuza, Raúl de la Fuente, Iñaki Alforja y Ekhiñe Etxeberria» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  4. (Gaztelaniaz) «NIFF» Donostilandia 2019-08-22 (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  5. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «"Es fundamental sacudir y limpiar nuestra mirada"» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  6. (Gaztelaniaz) «El Congreso de Periodismo Feminista por dentro» pikara magazine 2019-11-20 (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  7. (Gaztelaniaz) «ROMIPEN» pikara magazine 2019-10-16 (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  8. (Gaztelaniaz) «La Caza de Brujas de ayer, el feminicidio de hoy» pikara magazine 2019-05-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  9. (Gaztelaniaz) «Agitar las conciencias para transformar el presente» pikara magazine 2017-03-10 (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  10. (Gaztelaniaz) «ROMIPEN CORTOMETRAJE» Premios Pávez (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  11. «"Erabakitze gaitasuna izan nahi dugu, gure ordez kanpotik erabaki ez dezaten"» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  12. (Gaztelaniaz) «El documental “mujeres gitanas caminando hacia la igualdad” premio Francisca de Aculodi» Gaz Kaló 2018-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]