Edukira joan

Helene Schjerfbeck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helene Schjerfbeck

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHelena Sofia Schjerfbeck
JaiotzaHelsinki1862ko uztailaren 10a
Herrialdea Finlandia
Lehen hizkuntzaFinlandiako suediera
HeriotzaSaltsjöbaden (en) Itzuli1946ko urtarrilaren 23a (83 urte)
Hobiratze lekuaHietaniemi hilerria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaAcademy of Fine Arts of Helsinki (en) Itzuli
Académie Colarossi (en) Itzuli
Hizkuntzakfinlandiera
ingelesa
frantsesa
alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta exlibrist (en) Itzuli
Lantokia(k)Helsinki
Paris
Frantzia
Ingalaterra eta Italia
Mugimenduaerrealismoa
Izengoitia(k)Helene Schjerfbeck
Genero artistikoaerretratua

IMDB: nm0772035 Musicbrainz: 3badcff9-01df-42ea-b818-fb0873dbf0f2 Find a Grave: 91851801 Edit the value on Wikidata

Helene Sofia Schjerfbeck Ekenäs (suediera estandarrez he'le:n 'ɧærvbek eta suomiera helɛ:n ʃærvbek ahoskatua; Helsinki, Finlandiako Dukerri Handia, 1862ko uztailaren 10a – Saltsjöbaden, Suedia, 1946ko urtarrilaren 23a) margolaria izan zen. Ezaguna da batez ere bere lanen errealismoagatik eta egindako autorretratuengatik, eta ez horrenbeste margotu zituen paisaia eta natura hilengatik. Haren bizi luzean zehar, haren lanak eraldaketa handia jasan zuen.

«Bere lana XIX. mende amaierako errealismo akademikoaren bertsio liluragarri eta malenkoniatsu samarrarekin hasten da... irudi destilatuekin amaitzen da, ia abstraktuak, non pintura purua eta deskribapen kriptikoa oreka perfektuan mantentzen diren». Roberta Smith, New York Times.[1]

Haurtzaroa eta nerabezaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helena Schjerfbeck kostaldeko hirian jaio zen 1862an, Helsinkiko hego-mendebaldean (garai hartan Errusiar Inperioaren parte).[2] 4 urte zituela, bizi zen etxeko eskaileretatik erori zen eta aldakan lesioaren ondorioz, ezin izan zen joan eskolara. Margotzen hasteko arrazoi posibletzat jotzen da hau, lesio horrek izan zuen susperraldi denboraz gain, bizitza osoan zehar bizitza aktiboa eragotzi baitzion.

Txiki-txikitatik talentu handia erakutsi zuen, eta 11 urterekin Finlandiako Elkarte Artistikoan sartu zen, marrazketa eskola batean (Adolf von Beckerrek bertan ordaindu zituen ikasketak). Eskola horretan Helena Westermarck, Maria Wiik eta Ada Thilen ezagutu zituen, 4 artistek adiskidetasun estua mantendu zuten bizitza osoan zehar.

Aita tuberkulosiak jota hil zenean, 1876 urteko otsailaren 2an, ama gelak alokatzen hasi zen dirua lortzeko. Bere aita hil eta urtebetera, Schjerfbeck-ek marrazketa ikasketak amaitu zituen, eta Adolf von Beckerren akademia pribatuan (Helsinkiko Unibertsitateko instalazioetan kokatua) jarraitu zuen formatzen Helena Westermarck-ekin batera. G. Asp irakasleak ordaindu zizkion akademia horretako gastuak, non von Beckerrek berak olio-pinturako teknika frantsesak irakatsi zizkion.

1879 urtean, 17 urte zituela, Schjerfbeck-ek hirugarren saria irabazi zuen Finlandiako Elkarte Artistikoak antolatutako lehiaketa batean, eta 1880 urtean bere lana urteroko erakusketa batean erakutsi zen. Uda hartan, Schjerfbeckek amaren aldeko izeba baten etxe dotorean egin zuen egonaldi bat. Hantxe eman zuen denboraldia bere lehengusinak marrazten eta margotzen. Schjerfbeck bere lehengusina Selma Adlercreutzekin bereziki lotuta sentitu zen, bere adina zuen eta. Urte berean Parisera abiatu zen Errusiako Senatu Inperialaren bidaia-beka bat jaso ostean.[3]

Margolari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisen, Schjerfbeckek Helena Westermarck-ekin margotu zuen, eta gero Léon Bonnat-ekin ikastera joan zen Vignyko Mme Trélat-en estudioan. 1881 urtean Académie Colarossi eskolan eman zuen izena, eta bertan Westermarck-ekin ikasi zuen berriz ere. Senatu Inperialak beste dirulaguntza bat eman zion. Schjerfbeckek dirua irabazi zuen Elkarte Artistikoaren erakusketetan parte hartzen jarraitu baitzuen, liburuetarako ilustrazioak egiteaz gain.

1890 urteko hamarkadan, Schjerfbeck Finlandian hasi zen Sociedad Artisticaren marrazketa eskolan erregularki irakasten, baina 1901 urtean gaixotu egin zen eta urtebete geroago bere postuari uko egin zion. Hyvinkää herrira joan zen margotzen eta erakusketak egiten jarraitzeko, ama zaharra zaintzen zuen bitartean, berarekin bizitzera joana baitzen. Denbora horretan, Schjerbeckek natura hilak eta paisaiak sortu zituen, baita bere amaren, herriko eskoletako neskatoen eta langileen erretratuak ere. Autorretratuak ere egin zituen, margolari modernista bihurtzeraino.

Margolariaren estiloan ez zuten eraginik izan Finlandiako gizartean gori-gorian zeuden gaiek, hala nola herrialdeko borroka nazionalistak edo sinbolismo narratiboak, bere lanen ikuspegia bere subjektibotasunean mantenduz. Bere lana Edvard Munch artisten lanarekin konparatua izan da, baina 1905 urtetik aurrera bere pinturek nortasun propio indartsua hartu zuten. Hainbat teknikarekin esperimentatzen jarraitu zuen, hala nola behe-pintura mota desberdinen erabilerarekin.

1913 urtean, Schjerfbeckek Gösta Stenman arte-merkataria ezagutu zuen, eta haren estimuluarekin erakusketak egin zituen Malmön 1914an, Stockholmen 1916an eta San Petersburgon 1917an. 1917an Stenman-ek bere bakarkako lehen erakusketa antolatu zion eta urte horretan Einar Reuter-ek Schjerfbeck-en lehen monografia argitaratu zuen. Geroago, Kopenhagen (1919), Göteborgen (1923) eta Stockholmen (1934) egin zituen erakusketak. 1937an, Stenman-ek beste banakako erakusketa bat antolatu zuen berarentzat Stockholmen, eta 1938an hileko soldata bat ordaintzen hasi zitzaion.

Ingelesez, frantsesez eta alemanez erraztasunez hitz egiten zuen, eta horrek asko estimatzen zituen Oscar Wilde edo Robert Burns autoreak jatorrizko hizkuntzetan irakurtzen lagundu zion. Vicent van Goghek bereziki erakarri zuela ere ezagutzen da, nahiz eta eragin nagusiak frantses eskolatik etorri ziren gehienbat.

Schjerfbeck-ek erakutsitako lehen lan garrantzitsuak, “Soldadu zauritua elurretan” (1880, Ateneum, Helsinki), Finlandiako Arte Elkartearen bildumarako erosia margotua izan zen urte berean, argi erakusten du zer espero zen berarengandik Finlandian, non pintura historikoak sasoi hartan estimurik handiena zuen. Hala ere, paisajismoaz interesatu zen berehala. "Hileta Bretainian" (1884, Pojanmaan Museoa, Vaasa), artelan paisajista heldua, Parisko Saloirako onartua izan zen amaitu zen urtean. Hura izan zen Schjerfbeck-ek Saloian erakutsi zuen bigarren aldia, baina 1881ean bere “Mutikoa arrebari jaten ematen” (Ateneum, Helsinki) lanak naturalismo nagusia erakutsi zuen, eta orduan ere abangoardista izan zen. Schjerfbecken originaltasuna, hala ere, lan espontaneoago eta inpresionistagoetan dago, hala nola “Atea” lanean. Margolariaren lan goiztiar garrantzitsuena “Gaixoa” (1888, Ateneum, Helsinki) da, Ingalaterrako St. Ivesen margotua 1889an Parisko Nazioarteko Erakusketan brontzezko domina bat jaso zuen.[4]

Azken urteak eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteen poderioz, Schjerfbeck-ek gutxiago bidaiatu zuen, 1920ko zatirik handiena Ekenäs-en eman zuen eta ezinbesteko arrazoiengatik baino ez zen desplazatu. 1921ean Hyvinkää itzuli zen. Urte batez, Schjerfbeck Tenalako landetxe batera joan zen bizitzera, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren (SESB) eta Finlandiaren arteko Neguko Gerratik ihes egiteko, baina Ekenäsera itzuli zen 1940. urtearen erdialdean.

Geroago, adinekoentzako egoitza batera joan zen bizitzera, eta Luontolako erietxera joan baino urtebete lehenago bertan bizi izan zen. 1944 urtean, Saltsjöbaden bainuetxe-hotelera (Suedia) joan zen bizitzera, eta hantxe jarraitu zuen pintatzen, baita azken urteetan ere. Bere bizitzaren amaieran margotu zituen autorretratuek, minbiziak gero eta ahulago uzten zuen bitartean, introspekzio maila handia duen eta bere amaieraz kontziente den pertsona bat erakusten dute. Lan batzuetan bazirudien bere eskeletoak aurpegia gainditzen ziola heriotzaren itzala irudikatuz. Bere azken etapan, sinpletasunaren dotorezia bere lanen gotorleku nagusia bihurtu zen, bere azken marrazkian ikus daitekeen bezala, ikatz-ziriz marrazturiko autorretratu moduko basotxo bat.[5]

1946ko urtarrilaren 23an hil zen eta Helsinkiko Hietaniemi hilerrian lurperatu zuten.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schjerfbeckek ez zuen ondorengorik izan, baina bi maitasun handi ezagutzen zaizkio bere bizitzan, biak pisu handikoak bere obretan islatu zuen sentimenduzko jakindurian. Lehenengoa 1883an sortu zen eta “ingelesa” ezizenaz ezagutzen den artista izan zen (suediarra edo frantsesa ere izan zitekeela uste den arren). Bigarrena hamarkada batzuk geroago iritsi zen, 1918an, artista Ekenäs-era itzulita. Einar Reuter zuen izena, bera baino hamazortzi urte gazteagoa zen idazlea, eta Schjerfbecken biografia labur bat ere egin zuen. “Marinela” bezala agertzen da koadroetan, baina bere lehen harremana bezala ez zen emankorra izan.[6]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1889an Parisko Nazioarteko Erakusketan brontzezko domina, Gaixoa lanarekin[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]