Henri Lhote

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henri Lhote

Henri Lhote frantses etnologo eta esploratzailea (Paris, 1903 - Saint-Aignan, 1991). Ipar Afrikako eta Afrika beltzeko hainbat eskualdetan ibili zen ikerkuntza-lanetan. Hoggar eta Tassili eskualdeetan egin zituen azterketa etnologiko, antropologiko eta arkeologikoengatik izan da bereziki ezaguna. Tuareg herriari buruzko hainbat ikerlan egin zituen, eta Tassilin labar-pintura garrantzitsuak aurkitu zituen. Lanik aipagarrienak dira: Les Touareg du Hoggar (1944, Hoggareko tuaregak) eta À la découverte des fresques du Tassili (1958, Tassiliko freskoen bila).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]