Henri Rochefort

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henri Rochefort (Félix Nadar, 1854 eta 1860 artean).

Victor Henri Rochefort, Rochefort-Luçay markesa (Paris, Frantzia, 1831 - Aix-les-Bains, 1913), frantses kazetaria, idazlea eta politikaria izan zen.

Biografia

La lanterne (1868) eta La Marseillaise (1869) egunkari demokratikoak sortu zituen. 1870eko Iraultzaren ondoren, gobernukide izan zen. Komunako kidea ez bazen ere, haren alde agertu zen eta Kaledonia Berrira erbesteratu zuten, 1873an. Berehala ihes egin eta Genevan hartu zuen bizilekua, 1880ko amnistiaren ondorioz, Frantziara itzuli ahal izan zuen arte.

L´intransigeant egunkari erradikala sortu zuen, eta kritika zorrotzak egin zituen handik politika kolonialaren kontra. 1885ean, diputatu hautatu zuten, baina urtebete geroago erretiratu zen, eta Boulanger jeneralaren aldeko agertu zen. Jeneralari lagundu zion Belgikara (1895), eta atzerrian zegoela kondenatu zuten.

Londresen bizi izan zen, 1895ean beste amnistia bat jaso zuen arte.

Obra nagusiak: Les Français de la décadence (1866), Les Dépravés (1875), L´Evadé (1880) eta L´Aventure de ma vie (1895-1896).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Rochefort Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak