Henryk Batuta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henryk Batuta
Datu biografikoak
JaiotzaOdesa, 1898
Sexuagizonezkoa
Jarduerairaultzailea

Henryk Batuta fikziozko poloniar iraultzaile komunista da. Hari buruzko artikulua 2004an agertu zen polonierazko Wikipedian.

Varsoviako Batuta kalea

Wikilari anonimo batek existitzen ez den pertsonaia historiko bat deskribatzen zuen artikulu bat sortu zuen, eta zortzi hilabete geroago, egile berak edo beste batek fikziozko pertsonaia horri buruzko informazioa gehitzen hasi zen Wikipediako beste edizioetan, ziurrenik sinesgarritasuna areagotzeko. Gazeta Wyborcza, Przekrój eta The Observer aldizkarien arabera, Armia Batuty taldeak egin zuen hori[1][2][3]. Lehenengo aldaketa Poloniako 81.18.221.53 IP helbidetik egin zen[4][5].

Henryk Batutaren pertsonaia ez zen inoiz existitu, baina artikulua oharkabean egon zen Wikipedian ia hamabost hilabetez —2004ko azaroaren 8tik 2006ko urtarrilaren 20ra—, eta otsailaren 5ean ezabatu zuten[6].

Artikuluak zioen Henryk Batuta, jaiotzez Izaak Apfelbaum izena zuena, Odesan jaio zela 1898an eta Errusiako Gerra Zibilean parte hartu zuela, eta gainera, Varsoviako kale batek Henryk Batutaren omenezko izena zuela[3].

Badago Batuta izeneko kale bat (polonieraz: ulica Batuty) Varsovian; ordea, izen horrek zuzendariaren batutari egiten dio erreferentzia eta ez inoren abizenari[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Polonieraz) Godlewski, Konrad. «Jak komunista Batuta katolików mordował» Gazeta Wyborcza 2006-02-09 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-06-11) (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  2. (Polonieraz) «Henryk Batuta - żył 15 miesięcy» Przekroj 2006-06 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-02-22) (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  3. a b (Ingelesez) Parfitt, Tom. «Bell tolls for Hemingway's fake comrade» Guardian Unlimited 2006-02-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-03-03) (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  4. (Polonieraz) «Henryk Batuta: Historia i autorzy» Wikipedia (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  5. (Polonieraz) «Geotool» Geotool (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  6. (Polonieraz) «Wikipedia:SDU/Henryk Batuta» Wikipedia (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  7. (Polonieraz) «25 lat Spółdzielni Mieszkaniowej "Służew nad Dolinką" w Warszawie» Spółdzielnia Mieszkaniowa "Służew nad Dolinką" jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-10-21) (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]