Herdoil (gaixotasuna)
Herdoil (gaixotasuna) | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Azpierreinua | Dikarya |
Klasea | Pucciniomycetes |
Ordena | Pucciniales |
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | Q65157922 ![]() |
Herdoila, gorrina edo ugerra onddoen Pucciniales ordenako espezieek sortutako gaixotasuna da. Lehen Uredinales zen ordena horren izena. Puccinia da onddoen talde horretako genero ezagunena. Belaunaldi-txandaketa berezi bat burutzen dute uda-esporen eta negu-esporen artean.
Herdoilak hainbat landare-espezie erasaten ditu, eta Euskal Herriko baratzeetan oso ezaguna da baratxuria eta porrua bezalako espeziak erasotzen dituelako ia urtero. Hostoak, zurtoinak, fruituak zein haziak erasan ditzake.
Eguraldi hezea dagoenean errazago agertzen da. Kolore horia, laranja edo arrea duen hauts itxura du, oilaur txikitxoz osaturikoa, eta hosto edo beste edozein azaleraren azpialdeetan garatzen da.
Familiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Chaconiaceae
- Coleosporiaceae
- Cronartiaceae
- Melampsoraceae
- Micronegeriaceae
- Phakopsoraceae
- Phragmidiaceae
- Pileolariaceae
- Pucciniaceae
- Pucciniastraceae
- Raveneliaceae
- Sphaerophragmiaceae
- Uncolaceae
- Uropyxidaceae
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herdoil (gaixotasuna) ![]() |
![]() |
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Rusts |