Hermann Sprengel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hermann Sprengel
Bizitza
Jaiotza Q22358061834ko abuztuaren 29a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Londres1906ko urtarrilaren 14a (71 urte)
Hezkuntza
Heziketa Heidelbergeko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Robert Wilhelm Bunsen
Lanbidea
Lanbidea kimikaria eta fisikaria
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society

Hermann Sprengel (Schillerslage, 1834ko abuztuaren 29a - Londres, 1906ko urtarrilaren 14a) alemaniar fisikari eta kimikaria izan zen. Ingeles herritartu zen. Oxfordeko eta Londresko unibertsitateetan irakasle izan zen. Hutsuneari buruz egin zituen azterketengatik da ezagun; hutsunea egiteko bonba bat asmatu zuen, 1881ean bonbilla elektrikoak egiteko erabili zena. Isurkarien masa espezifikoa eta dilatazio-koefizientea neurtzeko tresna bat ere asmatu zuen. Indar handiko lehergailuak egiteko, hainbat gai kimiko aztertu zituen; azido pikrikoa, adibidez. Beste gauza askoren artean, bere izena duen piknometroa ere asmatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]