Hernaniko Ibilbide Sarea
Hernaniko Ibilbide Sarea | |
---|---|
Hernaniko Ibilbide Sarea, Mendiriz Mendi Elkarteak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Hernaniko Udalak elkarlanean sortua (2012). | |
Kokapena | |
Hernaniko Mendiriz Mendi Elkarteak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean eta Hernaniko Udalaren laguntzaz, Hernaniko Ibilbide Sarea izeneko egitasmoa diseinatu zuen, hernaniarrek Hernaniko ondare kulturala, historikoa eta naturala ezagutarazteko, hernaniarrei aisialdirako aukera berriak emateko, turismo berdea erakartzeko eta herriko ikastolei bertako ondarea lantzeko aukerak errazteko asmoz. 2012ko azaroan aurkeztu zen egitasmoa jendaurrean.
Sare hau Hernani eta inguruetako hamaika ibilbide zirkularrek osatzen dute, udalerriko puntu jakin batean hasi eta leku berean amaitzen direlarik guztiak. Ibilbideak interes kultural, historiko eta naturaleko guneetatik igarotzen dira, zailtasun-maila desberdina duten ibilbideak dira eta hiru taldetan sailkatuak daude:
- Ibilbide urdinak: Lau dira eta arrasto zuri-urdinez margotuak daude ibilbide guztian zehar (ibilbide hauek ez dute Aiako Harria Natura parkearen eremua zapaltzen).
- Ibilbide homologatuak: Hiru dira eta Aiako Harria natura parkearen barruan kokatzen dira. Euskal Mendizale Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen ditu eta eurek markatuak eta balizatuak izan dira.
- Ibilbide askeak: Lau dira eta Aiako Harria Natura Parkearen barruan nahiz kanpoan kokatzen dira, baina seinalizatu eta markatu gabe daude. Jarraitzeko eta orientazioa ez galtzeko, nahitaezkoa da ibilbidearen deskribatzen duen liburuxka eramatea, edota GPS-rako track-a jaistea.
Ibilbide Sare honi buruzko informazioa biltzen duen esku-orriak eskuragarri daude Hernaniko Biteri Kultur Etxean dagoen Turismo Bulegoan.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mendiriz Mendi Elkartea, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Hernaniko udala, Hernaniko Ibilbide Sarea – Hernani Ezagutuz. Hernani, 20. urtekaria 2013, 08-13 or.