Hernikoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lazio eta Etruriako herrien mapa

Hernikoak edo ernicii Lazio hegoaldean kokatutako herri bat ziren. Latinoekin harremandutako taldea izan zen.

Beste herri italikoek bezala, ez zuten hiri garapen garrantzitsurik eta leku erlijioso baten inguruan bizi ziren, Anagni.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora luzez independienteak izan ziren eta K. a. 486an hain ziren boteretsuak ezen latinoekin akordioak egin ahal zituztela.

Volsko eta ekuoengatik babesteko Latindar Ligan sartu ziren, baina K. a. 362an erromatarrek lurralde asko kendu zizkieten[1].

Hernikoen izena, volskoena bezala, ez da agertzen Italiako tropen suministroen zerrendan[2], honek Lazioan elkartuta eta asimilatuta zeudela esan nahi du.

Ez du ezerk frogatzen hernikoek benetan latinetik ezberdin den dialekto bat hitz egin zutenik inoiz, baina pare bat hitzek adierazten digute euren hiztegiak ezaugarri propioak bazituela.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conway, Italic Dialects (Cambridge University Press, 1897), p. 306 eta hurrengoak, glosa, leku-izenak eta pertsona izenak biltzen dituen liburua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Livy. (2004-02-01). The History of Rome, Books 09 to 26. (Noiz kontsultatua: 2017-04-14).
  2. (Gaztelaniaz) Polibio; Balasch, Manuel. (1996-01-01). Historias. Vol.2, Vol.2,. Gredos ISBN 842491841X. (Noiz kontsultatua: 2017-04-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]