Herri Alderdi Erregezalea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herri Alderdi Erregezalea
Partido Popular Monárquico
LehendakariaGonçalo da Câmara Pereira
Sorrera1974ko maiatzaren 23an
Egoitza nagusiaTravessa Pimenteira, 1300-460, Lisboa
Ideologia politikoaErregezaletasuna[1]
Nekazarizaletasuna
Kontserbadurismoa[1]
Lokalismoa[2]
Euroeszeptizismoa[3]
Eskuina
Nazioarteko kidetzaEuropako Kristau Higikunde Politikoa (ECPM)[4]
Nazioarteko Biltzar Erregezalea[5]
Gazte-erakundeaGaztedi Erregezalea (JM)
Eserlekuak erakundeetanAzoreetako Batzar Legegilea:
2 / 57

Lisboako Udal Batzarra:
2 / 75
ppmonarquico.pt

Herri Alderdi Erregezalea (portugesez: Partido Popular Monárquico, PPM) lokalismoa eta nekazarizaletasuna sustatzen duen Portugalgo alderdi politiko bat da, Portugalen monarkia berrezartzearen aldekoa.

1974ko maiatzaren 23an[6], Krabelinen Iraultzaren testuinguruan, Bateratasun Erregezalearen ekimenez, Estado Novoaren aurkako talde batzuek sortu zuten, eta Francisco Rolão Pretok Zuzendaritza Batzordearen eta Biltzarraren Lehendakaritza bere gain hartu zuen. Egun hartatik Gonçalo Ribeiro Telles PPMren buruzagia izan zen, 1994an alderdia utzi zuen arte Lurraren Alderdia (MPT) –ekologista eta kontserbadorea– sortzeko.

Gaur egun, babes politiko gutxiko alderdi politiko erregezale txikia da. Jakina denez, Bragantzako duke Duarte Pio erregegaia ez dator bat PPMren programaren zenbait neurrirekin, eta ez du ofizialki babesten, bereziki, Nuno da Câmara Pereirak zuzendu zuenean, Louléko duke erregegaiaren aldezle ezaguna izateagatik.

PPM 2009ra arte Errepublikaren Batzarrean diputatu bi eduki zituen, Alderdi Sozialdemokrataren zerrendetan hautatutakoak, haren buruzagi Pedro Santana Lopesekin adostu ostean. 2009an, Câmara Pereiraren zuzendaritzapean, PPM bere kabuz aurkeztu zen, eta ez zuen eserlekurik lortu. 2019ko legebiltzarrerako hauteskundeetan, PPM ez zuen ordezkaririk lortu, 8.431 boz (% 0,16) lortu zituelako.

PPM Nazioarteko Biltzar Erregezalearen eta Europako Kristau Higikunde Politikoaren kide da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Parties and Elections in Europe» web.archive.org 2018-05-07 (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  2. (Portugesez) Partido Popular Monárquico. (2011). PROGRAMA. .
  3. (Portugesez) Portugal, Rádio e Televisão de. «Candidato do PPM Gonçalo da Câmara Pereira no 5 Minutos Europa» Candidato do PPM Gonçalo da Câmara Pereira no 5 Minutos Europa (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  4. (Ingelesez) «Our members and associates» ECPM (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  5. «Monarchist Conference - Members» internationale.monarchiste.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  6. (Ingelesez) bbportuguese. (2011-07-01). «Political Parties in Portugal» The Translation Company (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]