Euroeszeptizismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euroeszeptizismo gogorraren adibidea, EBko bandera zirrimarratua Sopot-en, Polonian.

Euroeszeptizismoa mugimendu politiko eta soziala bat da eta bere oinarria, europar hiritarrek, neurri handiago edo txikiagoan, Europar Batasuna errefusatzean datza. Europar integrazio prozesuaren aurkako jarrera ere bada, haren bideragarritasuna eta egokitasuna zalantzan jarriz. Pro-europarrak ez bezala, euroeszeptikoek ez dute talde homogeneoa osatzen eta definitzen dituen ezaugarri bakarra europar eraikuntzaren aurkako mugimenduak dira.


Euroeszeptizismo motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi euroeszeptizismo mota bereizi ohi dira:

  • Euroeszeptizismo gogorra: norbere herrialdea Europar Batasunetik ateratzea eskatzen du, edo Europar Batasuna beraren desagerpena, erakunde hori ez demokratikoa, burokratikoa eta estatu kideen zapaltzailea delako[1][2]. Euroeszeptizismoa aipatzean normalean mota honetaz aritzen dira. Alderdi euroeszeptikoak Europako Parlamentuan Askatasunaren eta Demokraziaren Europa taldean biltzen dira eta beren bozeramailea Nigel Farage da, UKIPekoa.



Euroeszeptizismoaren arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Estatuen interes ekonomikoen defentsa batasunaren interesen gainetik. Hori dela eta, beren ezaugarriengatik Europar Batasunetik jasotzen dutena baina ekarpen gehiago egiten duten zenbati estatuk trabak jarri izan dituzte EBko aurrekontua handitzeko. Kasurik adierazgarriena Erresuma Batua eta britainiar txekea da.
  • Europar Batasunaren eta NATOren jarrera inperialisten gaitzespena.
  • Zenbaitzuk neoliberaltzat hartzen dituzten Europar Batasunaren politika ekonomikoen errefusa eta sozialagoa izango den politika ekonomiko baten sustapena. Mota honetako euroeszeptizismoa ez da, beraz, sistema eta erakunde europarren erabateko gaitzespena, baizik boterean dauden alderdi politikoek sistema eta erakunde horietaz egiten duten erabilpenaren arbuioa. Normalean, jarrera hau dutenak ezkerreko edo ezker muturreko alderdiak, edo altermundialismotik gertu dauden talde sozialak izan ohi dira.



Alderdi Euroeszeptikoen taula Estatu kideen arabera
Euroszeptizismo gogorra Euroszeptizismo biguna Beste
Alemania Errepublikarrak (Die Republikaner, REP)[3]
Alemaniar Batasun Popularra (Deutsche Volksunion, DVU)[3]
Alemaniako Alderdi Nazional-Demokrata (Nationaldemokratische Partei Deutschlands, NPD)[3]
Alemaniarentzat Alternatiba (Alternative für Deutschland, AfD)[4][3]
Hiritarrak haserre (Bürger in Wut, BIW)
Ezkerreko Alderdia (Die Linkspartei)[3]
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (zatiketa)[3]
Alderdi Sozialista Kristaua[3]
Austria Austriako Askatasunaren Alderdia (Freiheitliche Partei Österreichs, FPÖ)[oh 1][3]
Austriako Etorkizunaren Aldeko Batasuna (Bündnis Zukunft Österreich)
Belgika Vlaams Belang[oh 2][3]
Fronte Nazionala[oh 3][3].
Bulgaria Batasun Nazionala Eraso (Национално обединение Атака)[oh 4]
VMRO - Bulgariako mugimendu nazionala
Zipre Ezker erradikalaren batasunerako komitea
Kroazia Eskuineko Alderdi Kroata - Ante Starčević
Eskuineko Alderdi Kroata (Hrvatska Stranka Prava, HSP)
Danimarka Europar Batasunaren aurkako mugimendu herrikoia[3]
Ekaineko mugimendua (Juni Bevægelsen)[3]
Daniar Alderdi Popular (Dansk Folkeparti, DF)[3]
Batasun Zerrenda[3]
Aurrerapenaren alderdia
Alderdi Popular Sozialista (Socialistisk Folkeparti, SF)[3]
Espainia Ahal dugu Herri Batasun Hautagaitza (Candidatura d'Unitat Popular, CUP)
Estonia Independentziaren Alderdia Zentroko Alderdia[oh 5]
Finlandia Finlandiako Alderdi Komunista[3] Benetako Finlandiarrak[oh 6][3]
Kristau-demokratak[3]
Frantzia Ezkerreko Alderdia
Frantziako Alderdi Komunista[3]
Langile Borroka[3]
Liga Komunista Iraultzailea
Fronte Nazionala
Mugimendu Nazional Errepublikarra
Mugimendu Errepublikarra eta Hiritarra
Frantziaren aldeko Mugimendua[3]
Alderdi Antikapitalista Berria[3]
Frantziaren aldeko Batasuna[3]
Errepublika Zutik[3]
Grezia Ezker Erradikalaren Koalizioa (SYRIZA)
Elkartasun Ortodoxo Herrikoia
"Ez dut ordainduko" mugimendua
Greziar Independenteak
Ezker Antikapitalista
Urrezko Egunsentia
Greziako Alderdi Komunista[3]
Mugimendu demokratiko soziala[3]
Udaberri Politikoa[3]
Synaspismós[3]
Hungaria Hungaria hobeago baten aldeko mugimendua Fidesz Beste politika bat posible da[oh 7]
Irlanda Irlandako Alderdi Berdea[oh 8][3]
Alderdi Sozialista
Sinn Féin
Italia 5 Izar Mugimendua
Ipar Liga
Italiako anaiak - Aliantza nazionala
Forza Italia
Letonia Aberria eta askatasunaren alde
Lituania Zentroaren batasuna
Luxenburg Alternatiba demokratikorako alderdi erreformista
Ezkerra
Alderdi politiko erreformatua
Malta EUD Malta
Alderdi Laborista
Herbehereak Ezker Berdea
Alderdi Sozialista
Askatasunaren aldeko alderdia
Batasun Kristaua
Polonia Samoobrona Rzeczpospolitej Polskiej
Poloniako familien liga
Eskuin berria
Legea eta justizia
Polonia solidarioa
Portugal Portugalgo Alderdi Komunista
Ezkerreko Blokea
Berdeak
Txekiar Errepublika Bohemia eta Moraviako Alderdi Komunista
Errepublikaren aldeko elkartea - Txekiako Alderdi Errepublikarra
Alderdi Errepublikar zibikoa
Errumania Errumania Handiaren Alderdia
Errepublika Berria
Erresuma Batua Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia[oh 9] Alderdi Kontserbadorea[oh 10] Alderdi Laborista[oh 11]
Eslovakia Eslovakiako Alderdi Nazionala<
Eslovenia Esloveniako Alderdi Nazionala
Suedia Suediako Ezker Alderdia
Ingurumenaren Alderdia - Berdeak
Zentroko Alderdia
Langileen Suediako Alderi sozialdemokrata
Ekaineko zerrenda

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alderkiak bozken %26,9a lortu zuen 1999an.
  2. Alderdiak bozken %15,9a lortu zuen 1999an (alderdia Flandrian baino ez zen aurkeztu, beraz, ehunekoa Flandriako populazioari dagokio soilik).
  3. Alderdiak bozken %2,4a lortu zuen 1999an (alderdia Valonian baino ez zen aurkeztu, beraz, ehunekoa Valoniako populazioari dagokio soilik).
  4. Alderdi ez zen Bulgaria Europar Batasunean sartzearen kontra ezarri, baina hala ere, bere jarrera politikoa oso euroeszeptikoa da.
  5. Alderdia, jatorrian, Estonia Europar Batasunean sartzearen kontra zegoen, Independentziaren alderdiaren antzera. Halere, egun azken alderdi horrek baino ez du nahi Estonia Batasunetik atera.
  6. Alderdiak bozken %9,8an lortu zuen 2009an; aldiz, 2004an %0,5a baino ez
  7. « Beste politika bat posible da » batzuetan euroeszeptiko biguna bezala kontsideratu izan da.
  8. Nahiz eta bere kide europarrak baino euroezeptikoagoa izan, alderdia Lisboako tratatuaren aldekoa da.
  9. Alderdiak bozken %1,48a lortu zuen 2001eko hauteskundeetan.
  10. Alderdiak bozken %31,71a lortu zuen 2001eko hauteskundeetan.
  11. Alderdi Laboristaren oinarriak elitea bera baina euroeszeptikoagoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) David Kopel, Silencing opposition in the EU.
  2. (Ingelesez) The Daily Telegraph, London, Why aren't we shocked by a corrupt EU? Daniel Hannan 2007-11-04
  3. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac Aleks Szczerbiak eta Paul A. Taggart, The party politics of euroscepticism in EU member and candidate states, Sussex European Institute Working Paper,‎ 2002. Online irakurri
  4. (Frantsesez) http://blogs.lexpress.fr/electorallemand/2013/09/22/elections-allemandes-l-afd-creera-t-elle-la-surprise/

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euroeszeptizismo Aldatu lotura Wikidatan