Edukira joan

Herri txiki, Amerika handi (telebista saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herri txiki, Amerika handi
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Zuhaitz Gurrutxaga
Mikel Pagadizabal
Iraupena 65 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) Orio Produkzioak S.A.
TB Katea
Ordutegia Igandetan 22:00etan
Emisioa 2023ko urtarrilaren 1a –
2023ko urtarrilaren 29a
Denboraldia(k) 1
Atal kopurua 5
Audientzia %3,2 (%7,8 euskaldunak)

Herri txiki, Amerika handi da Herri txiki, infernu handi programatik eratorritako formatu berri bat. Euskal Telebistak eta Orio Produkzioak S.A.k ekoitzitako formatu honetan ere Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal dira aurkezleak.

Programa honen berrikuntza da Euskal Herriko herriak bisitatu beharrean, Ameriketako Estatu Batuak zeharkatuko dituztela bertako euskaldunen bila.

2023ko urtarrilaren 1ean eman zuten lehenengo atala. Programa igandetan eman zen, 22:00etan ETB1en eta euskaraz.[1] Bost atal emititu ziren eta 2023ko urtarrilaren 29an bukatu zen denboraldia.

Denboraldi hau izan zen Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztu zuen azkena, Herri txiki, infernu handiko 8 denboraldiren eta 200 atalen ondoren. Azkeneko atalean Zuhaitzek agur esan zion Mikel Pagadiri eta bere ordez Miren Nogales iritsi zen hurrengo denboraldietan aurkezle gisa aritzeko.

Saioaren azalpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz Gurrutxagaren eta Mikel Pagadizabalen ametsa da Los Angeles hiria ezagutzea. Beraz, bertara joatea erabakiko dute, baina bidaia ez dute hegazkinean gingo. Ameriketako Estatu Batuak zeharkatuko dituzte bertako txokoetako euskaldunak eta beraien istorioak ezagutuz. Astero-astero beraien ibilbidean aurrera egingo dute, azkenean helmugara iritsi arte.

Programa honetan ere bi aukezleak banatu egiten dira, bakoitza bere kabuz gonbidatu ezberdinak ezagutzeko. Denboraldi hau erreportajeek osatzen dute, ez dituzte herriaren aurrean erakusten irudiak eta ez dute bakarrizketarik egiten. Beraz, Sebastian Lizaso ere ez dute izango alboan.

Denboraldia Atalak Emisio hasiera Emisio amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1. denboraldia 5 2023ko urtarrilaren 1a 2023ko urtarrilaren 29a %3,2 (%7,8)
Guztira 5 2023ko urtarrilaren 1a 2023ko urtarrilaren 29a %3,2 (%7,8)

Atalak eta audientziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 1 Boise 2023ko urtarrilaren 1a %5,5 (%14,4)
2 2 Nevada 2023ko urtarrilaren 8a %2,8 (%7,1)
3 3 San Frantzisko 2023ko urtarrilaren 15a %1,7 (%4,0)
4 4 Las Vegas 2023ko urtarrilaren 22a 22.000 %3,1 (%5,6)[2]
5 5 Los Angeles 2023ko urtarrilaren 29a %3,0 (%8,1)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]