Mikel Pagadizabal
Mikel Pagadizabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Villabona-Amasa, 1974ko Abuztuaren 27a (49 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, komediantea, gidoilaria eta telebista aurkezlea |
![]() ![]() |
Mikel Pagadizabal Amiano (Villabona, Gipuzkoa, 1974ko ekainaren 29a) euskal gidoilari eta umorista da. ETB1eko Wazemank saioan hasi zuen bere telebistako ibilbidea. Berak dioenez, Anjel Alkainek salbatu egin zuen gidoilari modura kontratatu zuenean. Aktore lanen bat ere egin du.
Wazemanken arrakastaren ondoren, lan-talde berdinarekin saio gehiagotan aritu zen: Noaoa!, Finlandia, Brinkola, Wazemank 2.0 eta Wazemank 3.0.
2010etik 2013ra Euskadi Irratian aritu zen umorezko saio batean Jon Iraolarekin, Anjel Alkainekin eta Ilaski Serranorekin batera.
Nagore Aranburu eta Egoitz Lasarekin batera lehen stand-up bakarrizketa antzezlanak egin ditu: Bodologuak 2010 eta Potologuak 2012
2010-2011 Nagore Aranbururekin batera DBH telesaila sortu eta idatzi zuen.
Denboraldi desberdinetan Vaya Semanita (etb2) saioko gidoilaria izan da
2013 Airean saioan aritu zen denboraldi batez gidoilari eta kolaboratzaile modura, Jaime Otamendirekin batera.
2014etik aurrera Herri txiki, infernu handi aurkezle eta gidoilari lanetan ibili da Zuhaitz Gurrutxagarekin batera. Saio honekin gainera, Gabon Gaueko gala (Euskal Kantuen Gaua) eta Urte Zahar Gaueko kanpaikadak aurkeztu ditu.
2019an Autentikoak saioa ere aurkeztu zuen Fermin Etxegoienekin batera.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Lana | Katea | Postua |
---|---|---|---|
2005-2007 | Wazemank | ETB 1 | Gidoilari-aktorea |
2007-2008 | Noaoa! | ETB 1 | Gidoilari-aktorea |
2009 | Brinkola | ETB 1 | Gidoilari-aktorea |
2009 | Wazemank 2.0 | ETB 1 | Gidoilari-aktorea |
2010 | Wazemank 3.0 | ETB 1 | Gidoilari-aktorea |
2011-2012 | Finlandia | ETB 1 | Gidoilari-Aktorea |
2010-2013 | Oilategia | Euskadi Irratia | Esatari-gidoilaria
2010-2011 DBH Sortzaile eta gidoilaria |
2013-2014 | Airean | ETB 1 | Gidoilari-Kolaboratzaile |
2015- gaur egun | Herri txiki, infernu handi | ETB 1 | Aurkezlea-gidoilaria |
2015-2018 | Herri txiki kantari | ETB 1 | Aurkezlea |
2016-2020 | Urte amaierako kanpaikadak | ETB 1 / ETB 2 | Aurkezlea |
2017-2018 | Herri city | ETB 1 | Aurkezlea |
2019 | Autentikoak | ETB 1 | Aurkezlea-gidoilaria |
2021 | Herri Txiki Zirku Handi | ETB 1 | Aurkezlea |