Heterodoxia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Heterodoxia, (grezieratik: ἕτερος, heteros, "bestea") dogma edo erlijio batekin ez egotearen jokabidea da. Heterodoxia baita taldearen gehiengoak duen iritziarekin edo dotrinarekin bat ez datorrena da ere. Dogma edo statu quo ortodoxia izango litzateke. Hetedoxoa gehiengoaren aurrean heretiko, harrigarri bezala agertzen da eta, sarritan, baztertua izaten da.

Jatorria erlijioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terminoak, ortodoxo eta heterodoxo, erlijioaren inguruan sortu ziren kristautasunaren hasieran, patristikaren garaian, kristau elizak ezarritako dogmarekin bat datorrena (ortodoxoa) eta ez datorrena (heterodoxoa) izendatzeko; hain zuzen, kristau elizan izandako zisma edo zatiketan, Eliza Ortodoxoa izena hartu zuen bereizitako atal batek. Kontzeptu hauek erlijio monteistetan hartzen dute indarra baina beste erlijioetan ere ematen dira, esaterako hinduismoan.[1]

Heterodoxia izendatzeko badira beste terminoak. Heresia erlijioaren inguruan soilik ematen da. Disidentzia, bestetik, politika eta gizarte arloan erabiltzen da.

Heterodoxia politikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijiotik beste arloetaran igaro dira kontzeptuok. Politikan, adibidez, heterodoxia ideologia nagusiarekin bat ez datozenak izendatzeko erabiltzen da; trotskismoa marxista ortodoxoentzat hetedodoxoa da.

Heterodoxia zientzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeko egoera zientzia munduan azter dezakegu. Adibidez, teoria nagusiekin bat ez datozenak heterodoxoak dira. Dena den, ez dira sailkapen finkoak eta denborarekin alda ditzakete: garai batean heterodoxoa zena gaur ortodoxoa izan daiteke eta alderantziz. Garai batean, adibidez, arraza guztiak berdinak ez zirela pentsatzen zen eta aurkako iritzia zutenak heterodoxoak ziren. gaur egun, aldiz, azken horiek dira ortodoxoak.[2]

Bazterketa motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte intoleranteetan kontzientzia askatasun gutxiago dago eta ohikoa da jarrera heterodoxoak zigortuak edota baztertuak izatea.Zygmunt Bauman soziologo eta filosofoaren arabera hauek dira horretarako erabiltzen diren estrategiak:

  • Estrategia emika: bestearengandik banantzea, gizartetik kanporatzea.
  • Estrategia fagika: asimilatzea bestearen ezaugarriak ezabatuz.
  • Ikusezintasunaren estrategia: bestea ez dago, ez da esistitzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]