Hetty Kelly
Hetty Kelly | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bristol, 1893ko urria |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | 1918ko azaroaren 4a (25 urte) |
Heriotza modua | : Espainiako gripea |
Familia | |
Aita | Arthur Wolseley Kelly |
Ezkontidea(k) | Sir Alan Horne, 2nd Baronet (en) (1915eko abuztuaren 27a - 1918ko azaroaren 4a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria |
Henrietta "Hetty" Kelly (1893 – 1918ko urria) irlandar dantzari eta musikagile bat izan zen. Charlie Chaplin zinema zuzendariaren lehen amodioa izan zen.
Chaplinek 1908an ezagutu zuen Londresen, biak Fred Karno enpresariarentzat Streatham Empire lanean ari zirenean. Bera kantu eta dantza konpainia batekin zegoen, Bert Couttsen Yankee-Doodle Girls, eta Chaplinek mozkor bat antzezten zuen "Mumming Birds"en. Chaplinek 19 urte zituen eta Hetty Kellyk 15. "Gazela mehe bat, aurpegi obalatua, xarmaz beteriko ahoa eta hortz ederrak" bezala gogoratzen zuen. Chaplinen buruan ideal femeninoa izatera iritsi zen, eta bere filmetako protagonista femeninoetako batzuetan birsortu zuen. Chaplinek 1964an idatzitako autobiografian hau idatzi zuen: "Bost aldiz bakarrik ikusi nuen arren, eta ia gure arteko topaketek hogei minutu baino gehiago iraun bazuten ere, topaketa labur horrek luzaroan eragin zidan."