Edukira joan

Hildegard Brem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hildegard Brem
abadesa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRenate Brem
JaiotzaViena1951ko martxoaren 2a
Herrialdea Austria
HeriotzaHohenweiler (en) Itzuli2024ko abuztuaren 23a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaQ1643722 Itzuli
Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakabadesa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaZistertar

Renate Brem (Viena, 1951ko martxoaren 2a – Hohenweiler, 2024ko abuztuaren 23a) austriar moja zistertarra izan zen, Maria Hildegard erlijio-izena zuena. Mariastern-Gwiggen monasterioko abadesa izan zen 2005etik hil zen arte[1][2].

1951n jaio zen Vienan. 1957tik 1961era Vienako Rennweg auzoko Sacré Coeur eskolan ikasi zuen, eta 1961etik 1969ra Vienako Barnetegi Federalean. 1969tik 1974ra matematika, filosofia, psikologia, pedagogia eta teologia ikasi zituen Vienako Unibertsitatean, irakasten hasteko asmoarekin. 1975ean zientzietako masterra egin zuen, eta 1977ko ekainean matematikako doktoretza lortu zuen. Bi urtez irakatsi zuen Vienan eta Hollabrunnen[3].

1977ko irailean Mariastern-Gwiggen monasterioan sartu zen. 1979ko maiatzaren 13an lehen botoak eman zituen Hildegard erlijio-izenarekin, eta 1982ko maiatzaren 31n betiko botoak. Urte bereko abenduan nobizioen zuzendari izendatu zuten, 1995ean azpipriore eta 2002an priore. 2005eko martxoaren 3an abadesa hautatu zuten, eta apirilaren 23an bedeinkatu zuten. Ausculta leloa hautatu zuen. Zistertar ikasketetako irakaslea eta Heiligenkreuzeko Unibertsitateko Teologia Espiritual eta Erlijio Ikasketen Institutuko kidea izan zen. 2017an Vorarlberg Estatuaren Ohorezko Domina eman zioten[3].

Hildegard Brem 2024ko abuztuaren 23an hil zen gaixotasun labur baten ostean[4].

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aelred von Rievaulx, Spiegel der Liebe (1989)
  • In der Freude der Liebe. Gianna Beretta Molla (1998)
  • Einmütig in der Liebe. Die frühesten Quellentexte von Cîteaux (Alberich Martin Altermattekin batera, 1998)
  • Neuerung und Erneuerung. Wichtige Quellentexte aus der Geschichte des Zisterzienserordens (Alberich Martin Altermattekin batera, 2003)
  • Aelred von Rievaulx, Samenkörner zur Meditation (2004)
  • Balduin von Ford (2012)
  • Gertrud von Helfta (2014)
  • Evangelium pur. Die Werke der Barmherzigkeit (Gerhard Winklerrekin batera, 2014)
  • Gertrud von Helfta, Botschaft von Gottes Güte II (Buch 3) (2015)
  • Gertrud von Helfta, Botschaft von Gottes Güte III (Buch 4) (2016)
  • Zweite Liebe? Geistliche Lebenswenden (2016)
  • Die Carta Caritatis (2019)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Alemanez) «Trauer um Vorarlberger Äbtissin Hildegard Brem» Katholische Presseagentur Österreich 2024-08-23 (Noiz kontsultatua: 2024-09-10).
  2. (Latinez) «Mariastern Gwiggen, Austria (23.08.2024)» Casa Generalizia dell'Ordine Cistercense 2024-08-23 (Noiz kontsultatua: 2024-09-10).
  3. a b (Alemanez) «Äbtissin Dr. M. Hildegard Brem» Montagsforum (Noiz kontsultatua: 2024-09-10).
  4. (Alemanez) «Wir trauern um unsere Äbtissin M. Hildegard Brem OCist» Zisterzienserinnenabtei Mariastern 2024-08-23 (Noiz kontsultatua: 2024-09-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]