Vienako Unibertsitatea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vienako Unibertsitatea (alemanez Universität Wien), 1365ean sortu zuen Rudolph IV.ak, eta, ordutik, Alma mater Rudolphina deitua da. Austriako unibertsitaterik handiena da. Unibertsitate honetan irakasle bezala aritu diren Nobel Sariaren irabazleetako batzuk, honako hauek dira: Robert Bárány, Julius Wagner-Jauregg, Hans Fischer, Karl Landsteiner, Erwin Schrödinger, Victor Franz Hess, Otto Loewi, Konrad Lorenz eta Friedrich von Hayek.

Vienako Unibertsitatea, Austriako Ekonomia Eskolaren sorgunea izan zen. Bertan ikasi zuten eskola honen sortzaileen artean, Carl Menger, Eugen von Böhm-Bawerk, Friedrich von Wieser, Joseph Schumpeter, Ludwig von Mises eta Friedrich August von Hayek daude.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vienako Unibertsitatea Aldatu lotura Wikidatan