Edukira joan

Hiljmnijeta Apuk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiljmnijeta Apuk
Bizitza
JaiotzaMitrovica1956ko ekainaren 2a (69 urte)
Herrialdea Kosovo
Hezkuntza
HeziketaUniversiteti i Prishtinës
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea eta legelaria
Jasotako sariak

Hiljmnijeta Apuk (Mitrovica, 1956ko ekainaren 2a) pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzaile kosovarra da.

1956an jaio zen Mitrovica hirian, bosniako jatorriko familian[1][2]. Altuera txikiarekin jaio zuen[1], eta gurasoak independentzia lortzeko egindako ahaleginen aldekoak ziren. Esaterako, autoa pedaletara heldu ahal izateko egokitzen lagundu zioten, eta 18 urterekin lortu zuen gidabaimena. Horrek ikasketak jarraitzeko aukera eman zion, eta ekonomia eta zuzenbide ikasketak egin zituen Pristinako Unibertsitatean[3].

1980ko hamarkadatik aurrera, muskulu-distrofia eta nanismoa duten pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea da[4][5]. Little People of Kosovo gobernuz kanpoko erakundea sortu zuen[4][5][6]. Erakundea 1999an sortu zen, Kosovoko Gerra amaitu ostean, AEBetako Little People of America erakundeak inspiratuta[3].

Erakundearen eta boluntario-lanaren bidez, desgaitasuna duten pertsonentzako lan-eskubideen alde borrokatzen du[4][5]. Gainera, desgaitasuna duten emakumeen eta nesken aldeko kanpainetan ere aktiboa da[3].

Apuk Nazio Batuen Batzar Nagusiko ad hoc batzordeko kide izan zen eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa idazten lagundu zuen[1][5]. Aktibista izateaz gain, artista ere bada[4][7].

2013an, Nazio Batuen Saria eman zioten[1][4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Serbieraz) Loxha, Amra Zejneli. «Apuk: Priznanje UN uklesalo Kosovo među svetske borce za ljudska prava» Radio Slobodna Evropa 2013-12-14 (kontsulta data: 2024-03-13).
  2. (Frantsesez) «Droits de l'homme : 4 activistes majeurs dont on parle peu» ToneoFirst 2019-12-09 (kontsulta data: 2021-04-30).
  3. a b c (Ingelesez) Apuk, Hiljmnijeta. «Gender equality reduces poverty» Source 2015-11 (kontsulta data: 2024-03-13).
  4. a b c d e (Ingelesez) «Pakistani activist Malala Yousafzai among winners of 2013 UN human rights prize» UN News 2013-12-05 (kontsulta data: 2024-03-13).
  5. a b c d (Ingelesez) «Winners of the United Nations Human Rights Prize for 2013 announced» OHCR (kontsulta data: 2021-04-30).
  6. (Bosnieraz) «Apuk: Položaj osoba sa invaliditetom je loš u svim oblastima života» KIM radio 2020-12-03 (kontsulta data: 2021-04-30).
  7. (Ingelesez) Rethinking disability: world perspectives in culture and society. Antwerpen: Patrick Devlieger (argitaratze data: 2016) ISBN 978-90-441-3417-9. (kontsulta data: 2024-03-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]