Hilobira bisita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru Mariak hilobian, Frans Francken II.a flandriarra, c. 1620.

Hilobira bisita edo Visitatio sepulchri delakoa pasarte biblikoa da, ikonografia kristauan motibo ezaguna. katolizismoan zein beste adar batzuetan,[1] eta Hiru Mariak izan zituena protagonista.

Markok kontatzen du bere ebanjelioan, hiru andrazko joan zirela Jesusen Hilobia bisitatzera, hutsik aurkitu zutela, eta bertan aingeru batek eman ziela Kristoren piztueraren berri (Mk 16:1).

Itun Berriko pasarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilobira bisita ezberdin aipatzen da Itun Berriko ebanjelioetan. Kristautasun ortodoxoak emakumezko hauek mirroforak direla aipatzen du, talde handiago baten parte. Lau ebanjelioek aipatzen dute emakumezkoak joan zirela Jesusen hilobia bisitatzera, baina Mk 16:1 da bakarra esanez hiru zirela Maria horiek: Maria Magdalena, Maria Kleofasena eta Maria Salome. Beste ebanjelioek aldaketak dituzte eskema honekiko, bai kopuruan zein identitatean. Jn 20:1-k bakarrik Maria Magdalena aipatzen du, baina jarraian plurala erabiltzen du: «Eraman egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non ipini duten»[2]. Mt 28:1-k dio Maria Magdalena eta "Beste Maria" joan zirela hilobia bisitatzera. Lk 24:10 irakurrita esaten da Maria Magdalenaz gain beste batzuk ere aipatzen ditu: «Magdalako Maria, Joana eta Maria Santiagorena ziren emakumeok; hauekin batera joandako beste emakumeek ere gauza bera esaten zieten apostoluei.»

Erromatar Martirologioak uztailaren 22an ospatzen du Maria Magdalena. Apirilaren 24an ospatzen ditu "Maria Kleofasena eta Salome, Maria Magdalenareki batera goiz zoan zirenak Pazko goizean bere gorputza zaintzera, eta Jesusen Piztuera ezagutzen lehenak izan zirenak"[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gnisci, Jacopo. (2015). «Picturing the liturgy: Notes on the iconography of the Holy Women at the Tomb in fourteenth- and early fifteenth-century Ethiopian manuscript illumination» Bulletin of the School of Oriental and African Studies, University of London 78 (3): 557–595. ISSN 0041-977X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  2. Jn 20:2
  3. Martyrologium romanum : ex decreto sacrosancti œcumenici Concilii Vaticani II instauratum auctoritate Ioannis Pauli PP. II promulgatum.. (Editio typica. argitaraldia) Libreria editrice vaticana 2001 ISBN 88-209-7210-7. PMC 48626799. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  4. Martínez de Aguirre, Javier. (2002). «Los relicarios góticos del Santo Sepulcro (siglo XIII) y de la Santa Espina (siglo XV) de la catedral de Pamplona» Príncipe de Viana 63 (226): 295–326. ISSN 0032-8472. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]