Himalchuli
| Himalchuli | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 7.893 m |
| Prominentzia | 1.633 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 28°26′10″N 84°38′22″E / 28.4361°N 84.6394°E |
| Mendikatea | Himalaia |
| Estatu itsasgabe | |
| Nepalgo garapen-eskualdea | Mendebaldeko eskualdea |
| Nepalgo gunea | Gandaki Gunea |
| Leku geografikoa | Mansiri Himal (en) |
Himalchuli Nepalen dagoen mendi bat da, Himalaia mendikatean. Ekialdeko tontorra da garaiena (7.893 m) eta munduko 18. mendi altuena da[1]. Manaslu zortzimilakoaren hegoaldean dago[2].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Himalchulik hiru tontor ditu, ekialdekoa (7.893 m), mendebaldekoa (7.540 m) eta iparraldekoa (7.371 m). Malda oso bertikalak dituelako da ezaguna[1]. 27 kilomero hego-mendealdera duen Marshyangdi ibaitik ia 7.000 metro altxatzen da. Prominentzia nagusiak 1.633 metro ditu.
Igoeren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1950an eta 1954an esploratu ondoren 1955ean egin zen lehenengo igoera saiakera. 1958an eta 1959an saiakera berriak egin ondoren 1960an lort zuten igotzea Hisashi Tanabe eta Masahiro Harada mendizale japoniarrek[3].
Mendebaldeko tontorra 1978an igo zuen beste espedizio japoniar batek eta iparradekoa 1985ean espedizio korear batek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Annapurna, Kris. (2023-05-04). «Forgotten 7,000'ers: Himalchuli » Explorersweb» Explorersweb (kontsulta data: 2024-04-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «View of Manaslu / Ngadi Chuli / Himalchuli: Rutas de senderismo y caminatas» komoot (kontsulta data: 2024-04-20).
- ↑ «Himalchuli Expedition» www.asianhikingteam.com (kontsulta data: 2024-04-20).
