Zortzimilako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hainbat zortzimilako, espaziotik ikusita.

Zortzimilakoak 8.000 metrotik gorako 14 mendi dira, guztiak Himalaia mendilerroan kokatuak. Hamalauak igo zituen lehen gizakia Reinhold Messner italiarra izan zen, 1986ko urriaren 16an; seigarrena, Juanito Oiarzabal euskal hiritarra; eta hamargarrena, Alberto Iñurrategi.

Historian estraineko aldiz igo zuten lehena Annapurna izan zen, 1950ean; 1964an, lehen aldiz zapaldu zen azkena zortzimilako gailurra: Shishapangmakoa.

Zortzimilako guztiak igo dituen lehen emakumea Edurne Pasaban euskalduna izan zen; lehia hartan, Wanda Rutkiewicz poloniar-lituaniarrak eta ea Oh Eun-Sun hegokorearrak parte hartu zuten.

Mendien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altueraren arabera ordenatuta, jarraian hamalau tontor ezagunak agertzen dira: parentesi artean, garaiera metroetan eta segidan, kokapen geografikoa, herrialdeen arabera eta dokumentatu den lehen igoeraren urtea:

  1. Everest (8.850 m):  Nepal /  Txina. 1953.
  2. K2 (8.611 m):  Pakistan /  Txina. 1954.
  3. Kangchenjunga (8.586 m):  Nepal /  India. 1955.
  4. Lhotse (8.545 m):  Nepal /  Txina. 1956.
  5. Makalu (8.462 m):  Nepal /  Txina. 1955.
  6. Cho Oyu (8.201 m):  Nepal /  Txina. 1954.
  7. Dhaulagiri (8.167 m):  Nepal. 1960.
  8. Manaslu (8.163 m):  Nepal. 1956.
  9. Nanga Parbat (8.126 m):  Pakistan. 1953.
  10. Annapurna (8.091 m):  Nepal. 1950.
  11. Gasherbrum I (8.068 m):  Pakistan /  Txina. 1958.
  12. Broad Peak (8.047 m):  Pakistan /  Txina. 1957.
  13. Gasherbrum II (8.035 m):  Pakistan /  Txina. 1956.
  14. Shishapangma (8.027 m):  Txina. 1964.

Zortzimilako guztiak igo dituzten mendizaleen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Urteak Herrialdea
1 Reinhold Messner 1970-1986  Italia
2 Jerzy Kukuczka 1979-1987  Polonia
3 Erhard Loretan 1982-1995  Suitza
4 Carlos Carsolio 1985-1996  Mexiko
5 Krzysztof Wielicki 1980-1996  Polonia
6 Juanito Oiarzabal 1985-1999  Euskal Herria
7 Sergio Martini 1976-2000  Italia
8 Park Young Seok 1993-2000  Hego Korea
9 Hong-Gil Um 1993-2001  Hego Korea
10 Alberto Iñurrategi 1991-2002  Euskal Herria
11 Hang Wang Yong 1994-2003  Hego Korea
12 Vladislav Terzyul 1993-2004  Ukraina
13 Ed Viestur 1989-2005 Ameriketako Estatu Batuak
14 Alan Hinkes 1987-2005  Erresuma Batua
15 Silvio Mondinelli 1993-2007  Italia
16 Ivan Vallejo 1999-2008  Ekuador
17 Denis Urubko 2000-2009  Kazakhstan
18 Ralph Dujmovits 1990-2009  Alemania
19 Veikka Gustafsson 1993-2009  Finlandia
20 Andrew Lock 1993-2009  Australia
21 João Garcia 1993-2010  Portugal
22 Piotr Pustelnik 1990-2010  Polonia

Emakumezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Urteak Herrialdea
1 Edurne Pasaban 2001-2010  Euskal Herria
2 Oh Eun-sun 1997-2010  Hego Korea
3 Gerlinde Kaltenbrunner 1998-2011  Austria

Hildakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko datuen arabera, horrela geratu ziren ordenatuta zortzimilakoak, heriotza tasari eta hildako pertsonen kopuruari dagokienez:

  1. Annapurna: % 33,5 (191 igoera / 61 hildako).
  2. K2: % 29,5 (306 / 81).
  3. Nanga Parbat: % 20,7 (335 / 68).
  4. Dhaulagiri: % 15,7 (448 / 69).
  5. Kangchenjunga: % 14,5 (283 / 40).
  6. Manaslu: % 9,9 (661 / 65).
  7. Makalu: % 8,9 (361 / 31).
  8. Gasherbrum I: % 8,9 (334 / 29).
  9. Shishapangma: % 8,4 (302 / 25).
  10. Broad Peak: % 5,3 (404 / 21).
  11. Everest: % 4,0 (5.656 / 223).
  12. Lhotse: % 2,8 (461 / 13).
  13. Gasherbrum II: % 2,3 (930 / 21).
  14. Cho Oyu: % 1,4 (3.138 / 44).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]