Edukira joan

Hirugarren Federazioko IV. multzoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hirugarren Federazioko IV. multzoa
Tercera División RFEF
Antolatzailea Liga Nacional de Fútbol Profesional
Konfederazioa UEFA
Sorrera 2021-22
Eremua Euskal Herria Euskal Autonomia Erkidegoa
Taldeak 18
Maila 5
Igoera Bigarren Federaziora-ra
Jeitsiera Erregionalera
Txapelduna Vitoria (2023-24)
Webgunea www.lfp.es

Hirugarren Federazioko IV. multzoa artikuluan Euskal Autonomi Erkidegoko taldeek Hirugarren Federazioa kategorian izan duten bilakaera agertzen da. 2021-22 denboraldian izan zuen aurreneko ekitaldia, COVID-19 pandemiak eragindako berrantolaketaren ondoren. Espainiako liga sistemari dagokionez 5. kategoria da, ez profesionala beraz. Bigarren Federazioa eta Erregional Preferentearen artean dago kokaturik.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 taldetako multzoa da (hasierako bi denboralditak moldaketa urteak izan ziren eta kopuruak bestelakoak izan ziren) eta bi itzulitako liga egiten da. Ligaren amaieran txapelduna denak zuzenean lortzen du Bigarren Federaziora igotzea. Bigarren eta bosgarren postuen artean gelditzen direnek play offak jokatzen dituzte bi fasetan. Lehenik eta behin igotzeko IV multzoko hautagaia aukeratzen da. 2.ak 5.aren aurka jokatzen du eta 3.ak 4.aren aurka eta irabazleen artean IV multzoko finala jokatzen da. Hortik IV multzoko ordezkaria aterako da eta beste multzoetako taldeekin jokatu beharko du azkenean igoera lortzeko.

Liga fasearen amaieran lehen bi postutan gelditzen direnek hurrengo denboraldiko Errege Kopan jokatzen dute. 15. postuan gelditzen denak mailari eusten dio eta atzerago gelditu direnek maila galtzen dute.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Igoera fasera sartuak Taularen erdialdekoak Maila galdutakoak
2021-22 Deportivo Alaves B 2. Beasain (*)
3. Portugalete
4. Barakaldo
5. Baskonia
6. Vitoria
7. San Ignacio (Gasteiz)
8. Durango
9. Leioa
10. Anaitasuna
11. Lagun Onak
12. Pasaia
13. Deustu
14. Urduliz
15. Ondarroako Aurrera
16. Santutxu
17. Uritarra
18. Amurrio
19. Beti Gazte
20. Tolosa
2022-23 Barakaldo 2. Vitoria
3. Leioa (*)
4. Baskonia
5. Deustu
6. Portugalete
7. Pasaia
8. Durango
9. Ondarroako Aurrera
10. Anaitasuna
11. Urduliz
12. Lagun Onak
13. Padura
14. Touring
15. San Ignacio (Gasteiz)
16. Gasteizko Aurrera
2023-24 Vitoria 2. Baskonia
3. Beasain
4. Deustu
5. Portugalete (*)
6. Lagun Onak
7. Durango
8. San Ignacio (Gasteiz)
9. Leioa
10. Urduliz
11. Derio
12. Deportivo Alaves C
13. Touring
14. Padura
15. Pasaia
16. Anaitasuna
17. Ondarroako Aurrera
18. Añorga
  • igoera lortu zuten taldeak
  • (*) play-offetarako IV multzoko ordezkaria izan zen taldea.
  • maila galdu zuten taldeak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]