Tolosa Futbol Kluba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tolosa Club de Fútbol
Ezizena(k)Urdinak, papelero, Historikoa
Sorrera1922 (102 urte)
Futbol zelaiaBerazubi
Tolosa
edukiera: 3.000 lagun
PresidenteaIñaki Martixa
EntrenatzaileaJose Manuel Luluaga eta
Kepa Mendizabal
LigaGipuzkoako Ohorezkoa
2022-2314.a
Webguneahttp://tolosacf.eus/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Tolosa Futbol Kluba Tolosako kirol elkartea da. 1922an futbol kluba sortua, egun atletismo, saskibaloi, eskubaloi, txirrindularitza, igeriketa, pilota eta tenis sailak ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922an Tolosa Football Club sortu zen, herrian zeuden Iberia, Sportivo eta Unión elkarteek bat egin zutenean eta 1923an Gipuzkoako Herrialde Txapelketan hasi zen jokatzen Erreala eta Real Uniónekin batera. 1928-29 denboraldian liga eratu zirenean 2.B maila bat eratu zen eta Tolosa bertan kokatu zuten Gipuzkoako hirugarren talde onena izateagatik, Erreala eta Real Uniónen atzetik. Zortzigarren egin zuen hamar talderen artean. Hurrengo urtean berrantolaketa bat egon zen eta Tolosa kanpoan gelditu zen.

1930-31 denboraldian Hirugarren Mailan egon zen gero 1943, 1957, 1966, 1969, 1973, 1977, 1997 eta 2005ean igoko zuen maila berean. 2019an berriz itzuli da.

Azken zazpi urtetan Gipuzkoako Ohorezko Erregionalan ibili ondoren 2016an ligako txapelduna izan zen eta Hirugarren Mailara itzultzea lortu zuen. 2019an Errege Kopako lehen itzulirako sailkatu zen eta lehen mailako Real Valladoliden aurka jokatu zuen, baina gaztelarrak 3-0 nagusitu ziren Berazubin.

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaile famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenengoa: Zamarra eta praka urdinak.

Futbol Zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosak Berazubin[1] jokatzen du, 3.000 ikusleentzako tokia duena. Estadio honetan Espainiako Atletismo Txapelketak 8 aldiz egin dira, azkena 1959an.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022-23 denboraldia barne.

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia # Maila Emaitza Kopa
2004-05 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 1.a
2005-06 4 Hirugarren Maila 13.a
2006-07 4 Hirugarren Maila 16.a
2007-08 4 Hirugarren Maila 19.a
2008-09 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 6.a
2009-10 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 4.a
2010-11 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 7.a
2011-12 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 3.a
2012-13 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 7.a
2013-14 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 2.a
2014-15 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 4.a
2015-16 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 1.a
2016-17 4 Hirugarren Maila 17.a
2017-18 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 3.a
2018-19 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 2.a
2019-20 4 Hirugarren Maila 17.a 1. itzulia
2020-21 4 Hirugarren Maila 7.a/3.a
2021-22 5 Hirugarren maila RFEF 20.a
2022-23 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosa Club de Fútbol
(emakumezkoak)
LigaLehen Nazionala
2022-2312.a
Webguneahttp://tolosacf.eus/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Urtea # Maila Postua
2012-13 4 Euskal Liga 4.a
2013-14 4 Euskal Liga 7.a
2014-15 4 Euskal Liga 13.a (jeitsi)
2015-16 5 Gipuzkoako Erregionala 1.a (igo)
2016-17 4 Euskal Liga 8.a
2017-18 4 Euskal Liga 3.a
2018-19 4 Euskal Liga 1.a
2019-20 3 Lehen Nazionala 12.a
2020-21 3 Lehen Nazionala 5.a
2021-22 3 Lehen Nazionala 8.a
2022-23 4 Lehen Nazionala 12.a

Eskubaloia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosa Futbol Klubaren eskubaloiaren atala da gainerako kiroletan arrakasta handiena lortu duena. Tolosa CF eskubaloia izena du eta 2016an Zilarrezko Ohorezko mailara igo zen, Espainiako bigarren mailara hain zuzen ere. Urtebete egin zuen bertan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]