Club Portugalete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Club Portugalete
Ezizena(k) Portu
Jarrilleroak
Sorrera 1909 (110 urte)
Futbol zelaia La Florida
(edukiera: 3.000 lagun)
Presidentea Eduardo Rivacoba
Entrenatzailea Ezequiel Loza
Liga 3. maila
2018-19 IV multzoko 1.a
Webgunea www.clubportugalete.net
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Club Portugalete, "Portu" ere esaten zaiona, Portugaleteko futbol taldea da. 1909an sortua, egun Hirugarren Mailan jokatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbola Portugaletera ailegatu zen XIX. mendeko amaieran, Bilboko itsasadarrera etortzen ziren itsasgizonen eskutik eta Ingalaterran ikasten zuten Portugaleteko gazteen eskutik ere. Portugaleteko lehen taldea Athletic de Portugalete izan zen, 1899n sortu zena. Hala ere, gaurko taldeak 1909an ezartzen ditu bere sustraiak, Club Deportivo Portugalete sortu eta federatu zenean. Bere lehen presidentea Alfredo Hervias izan zen.

Taldearen koloreak urte batzuk beranduago sortu ziren, 1912an Txapelketa Erregionaleko Bigarren maileko txapeldunordea izatean, Arenas Club de Getxoren atzetik. Irabazleari kamiseta gorri-beltz sorta ematen bazitzaion (ordutik aurrera Arenas-en koloreak izango zirenak), Portuk kamiseta horibeltz sorta jaso zuen.

1915ean Portu Ipar Txapelketa Erregionaleko lehen mailera igo zen, Racing de Santander bezalako historiko bati irabazi eta gero. Hurrengo urtean kategoriaren berrantolaketa batek Portu alboratu zuen, eta taldeak iharduera bertan behera utzi zuen urte batzuetarako.

Taldea hainbat izenekin bersortu zen, lehen Portugalete F.C bezala 1921ean, Portugalete Chiqui izenarekin Espainiako Gerra Zibila bitartean eta azkenik Nuevo Club Portugalete bezala 1944an. Izen hau da gaur egun mantentzen duena, adjektiboa galduta.

1951ean lehen aldiz igo zen Hirugarren Mailara, kategoria erregionaletan izan eta gero. Hortik aurrera horretan eta erregionaletan ibili izan da, 2005ean Bigarren B Mailara igotzea lortu zuen arte. Urtebete egin zuen eta ordutik hirugarren mailako goiko postuetan aritu da. 2012tik aurrera lahan hiru postuetan sailkatu izan da urtero. 2015ean 3. mailako liga irabazi eta play-offean Talavera, Martos eta Cayón gaindituta berriz ere bigarren B mailara igotzea lortu zuen baina urtebete egin du bertan.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elastiko horia eta beltza, praka beltzak eta galtzerdi beltzak.

Futbol zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Florida Portugaleteko izen bereko auzoan, 1951eko abenduaren 25ean inauguratua, 3.000 ikusleentzako lekuarekin. 103x64 metro dauzka.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018-19 barne:

Palmaresa eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Ligan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren Mailaren IV. Multzoko irabazlea bitan: 2005 eta 2008.

Denboraldia Maila Emaitza
2004-05 Hirugarren Maila 1.a (igo)
2005-06 Bigarren B Maila 19.a (jeitsi)
2006-07 Hirugarren Maila 3.a
2007-08 Hirugarren Maila 1.a
2008-09 Hirugarren Maila 5.a
2009-10 Hirugarren Maila 2.a
2010-11 Hirugarren Maila 6.a
2011-12 Hirugarren Maila 3.a
2012-13 Hirugarren Maila 3.a
2013-14 Hirugarren Maila 2.a
2013-14 Hirugarren Maila 1.a
2014-15 Hirugarren Maila 1.a (igo)
2015-16 Bigarren B Maila 20.a (jeitsi)
2016-17 Hirugarren Maila 5.a
2017-18 Hirugarren Maila 2.a
2018-19 Hirugarren Maila 1.a

Errege Kopan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005-06: Real Unionen aurka galdu zuen bigarren errondan (0-1).
  • 2008-09:
    • SD Ciudad de Santiago irabazi zuen lehenengo errondan (0-1).
    • Écija Balompié irabazi zuen bigarren errondan (0-1).

Lehen taldea denboraldika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalete 2008-2009

Portugalete 2015-2016

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]