Hitz-joko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nafarroako Leodegundia erreginaren eztei-kantan akrostiko bat ageri da, hitz joko mota bat; lerro bakoitzeko lehen letrak esaldia osatzen duː LEODEGV...)


Hitz-jokoak komunikazioan agertzen diren baliabideak dira, hitzen fonetikan, idazkeran edota esanahietan oinarrituak, sarritan helburutzat umorea egitea dutenak. Figura erretorikoak erabiltzen dituzte eta baliatzen duten hizkuntzaren ezaugarriei oso lotuak izaten dira.

Hitz-joko mota ugari dago; calembour delakoak (antzeko ahozkera baina esanahi ezberdineko hitzak), irakurketa bikoitza duten esaldiak, erreferentzia kulturalak, hitz konbinazio ez-gramatikalak, errimak... eta beste asko.

Hona hemen hitz-joko baten adibidea, Andoni Egañak kantaturiko bertso batean[1]:

“Diferentzia bada,
nimiño, xaloa,
txaloen epela ta
epelen txaloa."

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Literatura terminoen hiztegia.