Hizetas II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Hizetas II.a (grezieraz: Ἱκέτας edo Ἱκέτης) Sirakusako tiranoa zen Agatokles eta Pirroren angintaldien artean. Agatokles hil ondoren K.a. 289an, haren ustezko hiltzaileak, Menonek, Arkagato (Agatoklesen biloba) hil eta armadaren zuzendaritza hartu zuen, une hartan Etna setiatzen zuela, eta Sirakusaren kontra gidatu zuen. Jarraian, sirakusiarrek Hizetas jarri zuten armada sendo baten aurrean aurrekoaren kontra joateko. Gerra zenbait denboratan luzatu zenez emaitzarik gabe, Menonek kartagotarrei laguntza eskatu zien eta garaipena lortu zuen. Hori zela eta, sirakusierrek bake lotsagarri bat sinatu behar zuten. Geroago, sirakusiarrek Campaniako mertzenarioak, mamertinoak, egotzi zituzten.

Magna Graecia

Diodororen ustez, Hizetas bederatzi urtez finkatu zen boterean. Gobernatzen zuen bitartean, Fintias, Agrigentoko tiranoarearen kontra garaipen bat lortu zuen. Hala ere, kartagotarren aurka izandako guduan porrot egin zuen Terias ibaiaren ondoan. Amaieran, Tinionek Hizetas kanporatu zuen Sirakusatik. Hau gertatu zen Pirro Siziliara heldu baino lehenago K.a. 279-278 bitartean[1]. Badaude Sirakusako urrezko txanponak Hizetas izenarekin: Haietan idatzita dagoenaren arabera (ΕΠΙ ΙΚΕΤΑ), gizon honek errege titulua hartu zuen, Agrigentoko Fintias bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Diod. Exc. Hoesch. XXI. 12, 13, XXII. 2, 6

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SMITH, William, ed. (1870). Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirakusako tiranoak

Aurrekoa Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Agatokles
K.a. 288-279
Toinon eta Sosistrato