Sosistrato II.a Sirakusakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sosistrato II.a Sirakusakoa
Sirakusako tiranoa

K.a. 279 - K.a. 277
Hizetas II.a
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Magna Graecia

Sosistrato (grezieraz Σωσίστρατος) … K.a. 276 ondoren). Tirano honek Siziliako beste 30 hiritan gobernatu zuen ere K.a. 277-279 bitartean, Agrigento barne. Sosistrato I.aren biloba zen, Sirakusako oligarkiaren burua, Timoleon eta Agatokles tiranoen artean. Hizetas erbestera joan eta gero, Toinonek Aretusako gobernua eskuratu zuen. Laster Sosistrato etorri zen eta elkarrekin gobernatu zuten. Bakoitzak mertzenarioen armada batean oinarritu ziren eta honela jarraitu zuten haien arteko aliantza apurtu zenean.

Guda zibila hasi zenean, Ortigia Toinonen eskuetan eta kontinenteko eskualdea Sosistratoren koltrolpean geratu ziren. Sosistratok, 10.000 soldaduk lagunduta, Toinon irabazi zuen eta Siziliako 30 hiri koltrolatu zituen baita Agrigento ere. Guda zibilaz baliatuta, kartagotarrek Sirakusa itsasoz eta lehorrez setiatu zuten. Egoera hain larria zen, non bi fakzioek Pirro Epiroko erregeari laguntza eskatu baitzioten. Sirakusarrek Pirrori hiriko gobernua emateaz gain, beste Sirakusako hiriren laguntza ziurtatu zioten. Bere aldetik, Sosistratok Agrigento Kartagotik berreskuratu zuen. Pirrorekin adiskidetuta, mertzenarioen buruzagia izendatu zuen, baina gerra gehiegi luzatzen zenez eta Afrikan jarraitu behar zutenez, Toinonekin matxinatu zen. Biak kondenaturik izan ziren baina soilik Toinon exekutatu zuen, Sosistratok Sirakusatik alde egin zuelako eta gero matxinadak zuzendu zituen mamertinoen eta kartagotarren laguntzarekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirakusako tiranoak

Aurrekoa Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Hizetas II.a
K.a. 279-277 Toinonekin batera
Epiroko gobernua
Hieron II.a karguaz jabetu zen berriro K.a. 275ean

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • BRACCESI, Lorenzo eta MILLINO Giovanni: La Sicilia Greca, Roma, Carocci editore, 2006. ISBN 8843017020