Toinon Sirakusakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Toinon (grezieraz Θινιὸν) Sirakusako tiranoa zen K.a. 279-277 bitartean; Mameoren semea, Toinonek Hizetasen erbesteratzea ahalbideratu zuen. Sosistratorekin batera gobernatu zuen. Hasieran modu baketsuan bazen ere, laster bien arteko gatazkaren ondorioz, Toinonek Ortigiatik gobernatu zuen bitartean Sosistrato gauza bera egiten zuen kontinentetik. Baliteke Sosistratok Toinon irabaztea, Siziliako eskualde gehienak menperatu zituelako, Agrigentoraino.

Magna Graecia

Gerra zibilaren baliatuz, kartagotarrek gatazkan parte hartu zuten, Sirakusa itsasoz eta lehorrez setiatuz. Egoera kritikoa bilakatu zenez, bi etsaiek Pirro Epiroko erregeari laguntza eskatu zuten. Sirakusarrek hiria eta armada haren eskuetan uzteaz gain, beste Siziliako hirien laguntza ziurtatu zioten. Sosistratorekin akordio batera heldu zen: Pirro arduratuko zen lurraldearen defentsaz eta Sosistrato, berriz, kontingente mertzenarioaren buruzagia izango zen. Geroago, bi tiranoek adierazi zutenean ez zutela nahi kartagotarren kontra gerra jarraitzea eta gutxiago Afrikara espedizio bat bidaltzea, Pirrok heriotz zigorra ezarri zien. Toinon exekutatuta izan zen, baina Sosistratok ihes egin zuen eta Pirroren aurkako matxinadak zuzendu zituen mamertinoen eta kartagotarren laguntzarekin.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BRACCESI, Lorenzo eta MILLINO Giovanni: La Sicilia Greca, Roma, Carocci editore, 2006. ISBN 8843017020

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirakusako tiranoak

Aurrekoa Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Hizetas II.a
K.a. 279-277 Sosistratorekin batera
Pirroren gobernua
Hieron II.a karguaz jabetu zen berriro K.a. 275ean