Hizkera argia eta erraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Hizkera argia eta erraza idazmolde erraz eta eraginkorra da, zeinak irakurleei adierazitakoa, idatziz zein ahoz, erraz ulertzea ahalbidetzen duen. Tradizioz, idatzizko komunikaziotzat hartua izan da, baina truke linguistikoa egon eta gizakion bizitzan eragin dezaketen egoeretan (adibidez, prozesu judizialetan), ahozko komunikazioak ere esku-hartze handia du.

Ingeles-eta frantses-hiztunen esparrua izan zen instituzio eta hiritarren arteko ahozko komunikazioaren arazoen lehen testuingurua. Erakunde publiko zein pribatuen (enpresen, unibertsitateen, epaitegien, eta abarren) erabakien ondorioz kaltetuak zirenentzat garrantzitsua zen informazioa argiagoa, irakurgarria edo “komunikagarria” egitea helburu zuten iniziatibek, nazioarteko mugimendu bat ekarri zuten, “plain language movement” izenekoa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuarki uste da, hizkera argia eta erraza bilatzen duen nazioarteko mugimendua idazmolde laburra izateagatik nabarmentzen dela, eta honako ezaugarri hauek batzen dituela:

  •  Adierazpen argi eta laburren erabilera.
  •  Egitura linguistiko eraginkorra.
  •  Dokumentuaren diseinu ona.

Alabaina, aipaturiko ezaugarri horiek eztabaida arrazoia dira:

  • Zerk adierazten du “hizkera labur batek” komunikazioari eta argitasunari mesede egiten dionik?
  • Nola definitzen da “hizkera labur bat”?
  • Berdina al da “hizkera libreaz” hitz egitea edota “adierazpen laburrak” aipatzea?
  • Zer da “egitura linguistiko eraginkor” bat?
  • Zer esan nahi du “dokumentuaren diseinuak”?  

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendea baino lehen, ohikoa zen Europako hizkuntzen (ingeles, gaztelania, aleman, eta abarren) idazle eta legegileentzat, irakurtzeko zaila zen hizkera korapilatsuak erabiltzea. Perpaus batek orrialde-erdiko luzera izan zezakeen, mendeko perpaus eta esaldi korapilatsuz beteak.

Ohitura honen jatorria ez dago garbi, baina, dirudienez, latin klasikoarekin batera sortu zen, bertan mota horretako prosa guztiz onartua baitzegoen.

Hizkera argia eta erraza herrialdez herrialde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako Estatu Batuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen amaieran, hainbat prosistek, Abraham Lincolnek esaterako, hizkera argia eta erraza zuzen erabili ezkero dotorea izan zitekeela ikusarazi zuten, Gettysburgeko hitzaldia da honen adibide, baina horiek beren garairako aurreratuak zeuden.

1920. urteetan, hizkera argi eta errazean idazteko ideia sustatu zuten William Strunk Jr.en The Elements of Style (Estiloaren Elementuak) bezalako estilo eskuliburuek. Hala ere, Amerikako Estatu Batuetan, 50 bat urte igaro behar izan ziren Strunken ideiak unibertsalki onartuak izan zitezen.

Geroago, 1970eko hamarkadan, hizkera argi eta errazaren iraultza abiarazi zen zuzenbide eta gobernuko arloetan, Plain English for Lawyers (Ingeles argia eta erraza Abokatuentzat) liburuaren ospe eta 1976ko lege bereziaren onarpenaren adierazle gisa, zeinetan hizkera argi eta erraza sustatzen den AEBko arau juridikoetan.

1998an Bill Clinton presidenteak, bere gobernuko arau eta erregulazio guztiak hizkera horretan egiteko eskakizuna egin zuen.

2010. urtean Barack Obama presidenteak Plain Writing Act izeneko legea sinatu zuen; bertan, agentziei hizkera argi eta errazean idaztea eskatzen zaie.

Kanada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971. urtean Kanadako gobernuak Legeen Erreformarako Batzordea sortu zuen. Batzordeak, lege federalak berrikusteko ardura zuen eta horien hobekuntzarako gomendioak argitaratzea.

1976. urtetik aurrera, Hizkera Uniformearen Hitzaldiaz geroztik, Idazkera Legislatiborako batzarrak sortu ziren, hizkera argi eta errazaren printzipioak erantsiz, eduki arauemailea duten dokumentuen idazkera berritzeko asmoz. Momentu horretatik aurrera, gobernuak esfortzu handia egin zuen Hizkera Argi eta Erraazaren Batzorde Intersekretarioan eta Alfabetatzeren Idazkaritza Nazionalaren bitartez, hizkera mota honen tekniken erabilera hartzeko.

Erresuma Batua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an, Erresuma Batuak Plain English izeneko kanpaina jarri zuen martxan gobbledygook-ari,nahasgarritzat eta gogaikarritzat hatua den argot burokratikoari, aurre egiteko asmoz. Kanpaina honen barnean, lehiaketa publiko bat hasi zuen, gobernu-erakundeek herritarrekin izandako idatzizko komunikazioaren bikaintasuna Clarity sariarekin goraipatzeko asmoz.

Horrekin batera, gobernu-formatuak berridazteko politika ezarri zen. Horren arrakastaren ondorioz, esfortzu hori handitu eta iraunkorki ezarri zen, abokatu eta dokumentu legalen garapenerako hainbat ikastaro eskainiz. Horrez gain, badira hanbat elkarte, zeinak dokumentuak hizkera argi eta errazean idazteko formakuntza eskaintzen duten; horien adibide dira UK Plain Language Commission eta Clarity erakundea. Azken hau, abokatu batzuek sortu zuten lege hizkera erraza sustatzeko asmoz, eta nazioarteko mugimendu bilakatu da 34 herrialdetan presentzia izanik.

Australia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australiako mugimendua 1987an hasi zen, aurretik idatzirik zeuden dokumentuak berridatziko zituen talde bat sortuz, hizkera argia eta erraza baliatuaz dirua aurrezteko asmoarekin.

Momentu horretatik aurrera zenbait iniziatiba sortu dira:

Office of Parliamentary Counsel (1990): "Green Paper" onartu zuen ingeles erraza administrazioan ezartzeko asmoarekin.

Federal Court of Australia: Erakunde honen web orrialdean hainbat atal dituzte epaitegietara joan behar duten pertsonei laguntzeko; bertan, glosategiak auki daitezke oro har.

Law and Justice Foundation: Iniziatiba pribatu hau Lege eta Justiziaren Fundazioak sustatu zuen. Euren helburua ingeles errazaren sustatzea da informazioa errazago uler dadin.

Argentina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinan 2000ko hamarkada erdialdera Comunicación en Lenguaje Claro proiektua jarri zen martxan, Programa de asistencia técnica para el fortalecimiento del sistema nacional de inversión públicaren (FOSIP) parte izanik. Programak, Finantza Ministerioaren esparruan hizkera argia eta erraza ezartzea zuen helburu; baina, sarean ez dago horren eraginkortasunik azaltzen duenik aurretik adierazitako epean.

Frantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002.urtean, Frantziak inkesta bat argitaratu zuen gobernuak argitaraturiko idatzien inguruan herritarrek zuten ulermen faltaren inguruan. Egoera horri erantzuteko asmoz, gobernuak hizkuntza ofiziala erraztuko zuen erakundea sortu zuen (Comité d'orientation pour la simplification du langage administratif) edo COSLA frantsesez dituen siglengatik. Erakunde hori Zerbitzu Zibileko Ministerioak eta Kultura ministerioak sortu zuten, hizkuntza ofiziala hobetzeko helburuarekin.

Mexiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vicente Fox presidenteak Lenguaje Ciudadano (herritar hizkera) izeneko iniziatiba jarri zuen martxan 2004ko urriaren 5ean, gobernuko hizkera errazteko asmoarekin. Bere helburua, gobernuaren mezuak modu argi, erraz eta zehatzean helaraztea da beren osotasunean uler daitezen.

2007ko uztailean Lenguaje Ciudadano (Herritar Hizkera) delakoa gehitu zen Manifiesto Nuevo León sobre Usabilidad y Accesibilidad para los Portales Gubernamentales Mexicanos manifestuan. Web orrialdeen diseinuetan ere hizkera honen erabilera sustatzeko.

Espainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clarity izeneko aldizkarian Daniel Cassanyk[1] eta Cristina Gelpik[2] hainbat artikulu argitaratu dituzte hizkera argi eta errazaren egoera aztertzen Espainian, eta beste hizkuntza ofizialen bat duten autonomia-erkidegoetan.

Associació Lectura Fàcil erakundeak informazioa, kultura eta literatura denontzat eskuragarria izatea du helburu, eta horretarako, material hori guztia berrikusi eta hizkera argi eta errazera egokitzen du hobe irakurri dadin.

Oscar Garcia Muñozek lan teoriko eta sistematiko bat egin zuen irakurtze metodo errazaren inguruan. Dilofacil proiektuaren bitartez hainbat arau-, literatur- eta informazio-testuren egokitze proiektu garatu ditu.

The Plain Language Association International (PLAIN)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkartea da, zuzenbidearen profesionalez eta beste zenbait lanbideen profesionalez osatua. Hogei herrialdetan dituzte kideak, eta beren helburua gutxienez hamar hizkuntzatan hizkera argia eta erraza gailentzea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. CASSANY, D. "Plain Language in Spain", Clarity, 53, 41-44. 2005 [1]
  2. GELPÍ, C. "Plain Language in Spain", Clarity, 55, 23-26. 2006 [2]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]