Barack Obama
Barack Hussein Obama Jr.[1] (Honolulu, Hawaii, AEB, 1961ko abuztuaren 4a) politikaria da, 2009tik 2017raino AEBetako berrogeita laugarren lehendakaria izana[2]. Gainera, Estatu Batuetako Senatuko bosgarren legegile afroamerikarra da, berreraikitze arotik hirugarrena[3]. Herrialde hartako lehendakari izatera iritsi den lehen afro-amerikarra da.[4]
Columbia Unibertsitateko[5] eta Harvard Law School[6]-eko tituluduna da. Chicagoko Unibertsitateko zuzenbide fakultatean zuzenbide konstituzionala irakatsi zuen 1992tik 2004ra bitartean. Illinois estatuko senataria izan da. AEBtako Senatuko bosgarren legelari beltza izan zen, eta hirugarrena berreraikuntzatik. Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratak izan duen bigarren senatari beltza da.[7]
2007an Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko hautagaitza aurkeztu zuen, eta Hillary Clintonekin lehiatu zen hauteskundeetan Alderdi Demokrataren hautagai izateko. 2008ko ekainaren 5ean primarioak (lehen mailako hauteskundeak) irabazi zituen, eta hautagaia izateko aukera eskuratu. Azaroaren 4ko hauteskundeetan, Alderdi Errepublikanoko John McCain hautagaiaren aurka lehiatu eta garaile atera zen. Ameriketako Estatu Batuetako lehendakariorde izateko, Alderdi Demokratak Joe Biden izendatu zuen, Delaware estatuko senataria.
2009an Bakearen Nobel Saria eman zioten, nazioarteko diplomazia eta herrien arteko lankidetza bultzatzeagatik.[8]
Presidente gisa, bere agintaldian politika ekonomikoak bultzatu zituen, hala nola 2009ko Berrinbertsio eta Berreskuratze Legea[9] edo 2010eko Enplegua Sortzeko eta Langabezia Asegurua berroneratzeko Legea. Beste ekimen politiko batzuen artean, Pazientea Babesteko eta Osasun Jasangarria[10] zaintzeko legeak eta finantza-erreformari eta kontsumitzaileak babesteari buruzko Dodd-Frank Legea sartu dira. Bere bigarren agintaldian, Obamak LGBT[11] estatubatuarren inklusioa sustatu zuen.
2017ko urtarrilaren 20an, Etxe Zuritik[12] erretiratu zen, AEBetako presidente batek azken hamarkadetan izan duen ospe-indizerik handienetako batekin.
Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hainbat liburu dauzka bere izenean, hala nola:
- Obama, Barack (1995). Dreams from My Father: A Story of Race and Inheritance. Nueva York: Three Rivers Press. [13]
- Obama, Barack (2006). The Audacity of Hope: Thoughts on Reclaiming the American Dream.[14] Nueva York: Crown Publishers.
- Obama, Barack (2020). A promised land. Crown (Penguin Random House). [15]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) Beast, The Daily. (2011-04-27). «Obama’s Birth Certificate: Born in Honolulu» The Daily Beast (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Millones de personas siguen ilusionadas la toma de posesión de Obama en Washington» El País 2009-01-20 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Reconstrucción (Estados Unidos). 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Ingelesez) News, A. B. C.. «Obama Becomes First Black Democratic Presidential Nominee» ABC News (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Universidad de Columbia. 2021-04-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Escuela de Derecho Harvard. 2021-03-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Obama, virtual candidato demócrata» Expansión 2008-06-04 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ «Obamarentzat 2009ko Bakearen Nobel Saria», Berria.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ley de Reinversión y Recuperación de Estados Unidos de 2009. 2021-02-02 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ley del Cuidado de Salud a Bajo Precio. 2021-04-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) LGBT. 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Casa Blanca. 2021-04-16 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ Obama, Barack. (2004). Dreams from my father : a story of race and inheritance. (1st pbk. ed.; Rev. ed. argitaraldia) Three Rivers Press ISBN 1-4000-8277-3. PMC 55534889. (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
- ↑ Obama, Barack. (2006). The audacity of hope : thoughts on reclaiming the American dream. New York : Crown Publishers ISBN 978-0-307-23769-9. (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
- ↑ Obama, Barack. (2020). A promised land. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-1-5247-6316-9. PMC 1196086067. (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Barack Obama.com webgunea (Ingelesez) (Gaztelaniaz)
- Etxe Zuriaren webgune ofiziala (Ingelesez)
![]() |
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ![]() | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Egungoa: Joe Biden |
- 1961eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak
- Ameriketako Estatu Batuetako senatariak
- Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratako politikariak
- Afro-amerikarrak
- Galestar estatubatuarrak
- Hawaiiarrak
- Chicagotarrak
- Bakearen Nobel Saridunak
- Harvard Unibertsitateko ikasleak
- Obama familia
- Barack Obama