Irakurketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Neska bat irakurtzen
Irakurmena lantzeko kontuan hartu beharrekoak. 1. Irakurtzen ikasi behar. Gure kulturan umeek bospasei urte inguru dauzkatenean egiten dira aurrerapenik ikusgarrienak. 2. Komunikazioaren alderdi hartzailean, entzumenaren ostean, gure kulturan, irakurmena dago. Informazioa lortzeko eta ikasteko irakurtzen da. 3. Irakurzaletasuna. Gure inguruko hezkuntza sistemetan helburu bat da ikasleak irakurtzen trebatzea eta irakurtzeko zaletasuna sortzea.

Irakurketa prozesu kognitibo konplexu bat da, zeinetan sinbolo edo grafemak dekodetzen diren eurengan dagoen esanahia eraiki asmoz. Prozesuan oinarrizko elementuak albo batera utzi eta euren esanahiaren analisiari jartzen zaio arreta.

Irakurketa hizkuntza bat ikasteko, komunikatzeko edo informazioa eta ideiak partekatzeko sistema da. Hizkuntza guztietan bezala interakzio konplexu bat dago testua eta irakurlearen artean, irakurleak berak duen aurreko ezagutza, esperientziak, jarrera eta hizkuntza komunitateak eragina. Irakurketa lortzeko praktika behar da eta denborarekin hobetzen den teknika.

Alor akademikoetan asko dira irakurketari lotuta landu beharreko alderdiak[1][2]. Ikastetxean hainbat jarduera egiten dira ikasleak irakurle konpetenteak izan daitezen. Ikasleek askotariko testuak, erabilera-eremu askotarikoak ulertu eta interpreta behar izaten dituzte. Irakurketa azkarrak eta azalekoak egiten, —eskaneatzen eta informazio jakin bat bilatzen—, ikasi behar dute eta irakurketa sakonak egiten ere ikasi behar dute.

Ikastetxe askotan hori guztia lantzeko irakurketa planak[3] egiten dituzte. Ikastetxeetan ikasleak bikoteka irakurtzen[4][5] jartzen dira, solasaldi literarioak[6] antolatzen dira, etab.

Irakurtzen ikastea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure kulturan umeek gutxi gorabehera 5-6 urterekin ikasten dute irakurtzen. Batez beste. Batzuk lehenago, beste batzuk beranduago. Baina irakurtzeko trebezia hurrengo urteetan segitzen dute garatzen. Bi dira azken urteotan erabili diren metodoak: metodo globala eta metodo fonologikoa.

Metodo globalaren bidez ikasleari erakusten zaio hitzak bere osotasunean antzematen. metodo fonologikoan, ordea, ikaslearen kontzientzia fonologikoa areagotzetik abiatu egiten dira, eta ikasleari fonema > silaba > hitza > sintagma > perpausa > testu katean gora egiteko bidea erakusten zaio[7].

Azken urteotan ikerketa asko egin dira bi metodoak konparatzeko eta badirudi euskara bezalako hizkuntzetan, non erregulartasun handia dagoen grafia zeinu eta fonemen artean, metodo fonologikoak emaitza hobeak lortzen dituela[8].

Ikasteko irakurri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakurzaletasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Apraiz, Maribi (2018-06-21) Irakurketa lantzen gure ikastetxeetan. Zer egin? Nola jardun? . Noiz kontsultatua: 2019-01-08 .
  2. (Gaztelaniaz) Paulo Freire: La importancia de leer y el proceso de liberación. (2004: 16. edizioa). Siglo XXI editores. (Itzul: Stella Mastrangelo). Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  3.   «Nola presta dezakegu irakurketa plana? - ikasgunea» irakurgune.hezkuntza.net . Noiz kontsultatua: 2019-01-08 .
  4.   «B05 Ortuellako Berritzeguna: Bikoteka IRAKURKETA LANTZEN» sites.google.com . Noiz kontsultatua: 2019-01-31 .
  5.   «Bikoteka irakurtzen» www.kuetoeskola.com . Noiz kontsultatua: 2019-01-12 .
  6.   «Tertulia dialogikoak» www.alkartasunalizeoa.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-12 .
  7.   «Irakurtzen ikastea - Irakurgunea» ikasgunea.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-02-12 .
  8. (Gaztelaniaz)  Julián Palazón «Método global vs. método fonológico. Enseñanza de la lectura y dificultades de aprendizaje» dificultadesespecificasdelaprendizaje (bloga) . Noiz kontsultatua: 2019-02-12 .
  9.   EAEko Berritzegune Nagusia «Irakurketa lantzeko orientabideak - PDF» nagusia.berritzeguneak.net . Noiz kontsultatua: 2019-01-16 .


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irakurketa Aldatu lotura Wikidatan