Hnyla Lypa
Hnyla Lypa | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 87 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 49°41′42″N 24°40′48″E / 49.695°N 24.68°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Oblast | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 1.320 km² |
Arro hidrografikoa | Dniester Basin (en) ![]() |
Bokalea () | Dniester |

Hnyla Lipa (ukraineraz: Гнила Липа, errusieraz: Гнилая Липа, polonieraz Gniła Lipa) Ukraina zeharkatzen duen ibaia da. Dniester ibaira isurtzen ditu urak, ezkerretik. Izenak «ezkiondo ustela» esan nahi du bai polonieraz baita ukrainieraz ere.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hnyla Lypa, Volinia-Podolia lautadan jaiotzen da eta iparraldetik hegoalderako norabidean doa, Zolota Lyparen paraleloan. 87 km luzera du, eta arroak 1320 km²-ko azalera du. Lviveko oblasta eta Ivano-Frankivskeko oblasta zeharkatzen ditu, Ukraina mendebaldean.
Peremishliani, Rohatyn (Lviveko oblastan) eta Burshtn (Ivano-Frankivskeko oblastan) herriak zeharkatzen ditu. Dniesterren itsasoratzen den tokitik gertu, urtegi batean biltzen ditu urak, Burshtin herriaren parean.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaiak 1914ko abuztuaren 29tik 30eko Gnila Lipako guduari izena eman zion. Borroka horretan Errusiar Armada Inperialak Austro-Hungariako Armada garaitu zuen.