Home Alone
Home Alone (euskaraz Etxean bakarrik) 1990ko Chris Columbus estatubatuar zuzendari eta ekoizlearen umorezko filma da. Macaulay Culkin, Joe Pesci, Daniel Stern, John Heard eta Catherine O'Hara aktoreek antzeztu zuten.
Haren arrakasta itzelaren ondorioz, hainbat jarraipen izan ditu: Home Alone 2: Lost in New York (1992), Home Alone 3 (1997), Home Alone 4 (2002) eta Home Alone: The Holiday Heist (2012). Horretaz gain, film horri esker Macaulay Culkin aktorea, mutikotxoa izanik ere, nazioartean ospetsu eta haur zinemako izar bilakatu zen.
Bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (John Williams) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Somewhere in My Memory, "Nonbait nire oroimenean", John Williams eta Leslie Bricusse).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEBetan, Illinois estatuko Winnetka udalerria. Kevin McAllister (Macaulay Culkin) kide ugariko familia bateko zortzi urteko mutikoa ezustean etxean bakarrik geratu da, haren familia osoa Frantziara oporretara joan denean hantxe laga baitute. Bere kaxa baliatzen ikasi behar du. Halaber, Harry eta Marv (Joe Pesci eta Daniel Stern) lapur aldrebesei aurre egin behar die, auzoko etxebizitza itxi guztietan ez ezik, harenean ere lapurtzeko asmoa baitute. Ama (Catherine O'Hara) semea falta dela ohartu bezain laster, Chicagorainoko hegaldia hartu du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Macaulay Culkin | Kevin McCallister |
Joe Pesci | Harry Lime |
Daniel Stern | Marv Merchants |
John Heard | Peter McCallister |
Roberts Blossom | Marley |
Catherine O'Hara | Kate McCallister |
Angela Goethals | Linnie McCallister |
Devin Ratray | Buzz McCallister |
Gerry Bamman | Osaba Frank McCallister |
Hillary Wolf | Megan McCallister |
John Candy | Gus Polinski |
Larry Hankin | Balzak ofiziala |
Michael C. Maronna | Jeff McCallister |
Kristin Minter | Heather McCallister |
Jedidiah Cohen | Rod McCallister |
Kieran Culkin | Fuller McCallister |
Terrie Snell | Izeba Leslie McCallister |
Jefferey Wiseman | Mitch Murphy |
Ralph Foody | Johnny gangsterra |
Michael Guido | 'Serpents' gangsterra |
Dan Charles Zulcoski | Pizza banatzailea |
Michael Hansen | gidaria |
Jarraipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Home Alone 2: Lost in New York (1992)
- Home Alone 3 (1997)
- Home Alone 4 (2002)
- Home Alone: The Holiday Heist (2012)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Home Alone filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1990eko filmak
- Chris Columbusek zuzendutako filmak
- John Hughesek idatzitako filmak
- Macaulay Culkinek antzeztutako filmak
- Joe Pescik antzeztutako filmak
- Daniel Sternek antzeztutako filmak
- John Heardek antzeztutako filmak
- Catherine O'Harak antzeztutako filmak
- Roberts Blossomek antzeztutako filmak
- John Candyk antzeztutako filmak
- Devin Ratrayk antzeztutako filmak
- Mike Maronnak antzeztutako filmak
- Hillary Wolfek antzeztutako filmak
- Gerry Bammanek antzeztutako filmak
- Terrie Snellek antzeztutako filmak
- Kieran Culkinek antzeztutako filmak
- Kristin Minterrek antzeztutako filmak
- Bill Erwinek antzeztutako filmak
- Larry Hankinek antzeztutako filmak
- Alan Wilderrek antzeztutako filmak
- Hope Davisek antzeztutako filmak
- Jim Ortliebek antzeztutako filmak
- Ken Hudson Campbellek antzeztutako filmak
- Senta Mosesek antzeztutako filmak
- Gerry Beckerrek antzeztutako filmak
- Lionel Barrymorek antzeztutako filmak
- Paula Newsomek antzeztutako filmak
- Ralph Foodyk antzeztutako filmak
- Billie Birdek antzeztutako filmak
- Matt Dohertyk antzeztutako filmak
- Anna Slotkyk antzeztutako filmak
- Ray Tolerrek antzeztutako filmak
- Dan Charles Zukoskik antzeztutako filmak
- Mark Beltzmanek antzeztutako filmak
- Maria Verdik antzeztutako filmak
- Diana Reinek antzeztutako filmak
- John Hughesek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Umorezko filmak
- Haur filmak
- Eguberriei buruzko filmak
- John Williamsen soinu bandadun filmak