Edukira joan

Hong Kong Olinpiar Jokoetan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hong Kong Olinpiar Jokoetan
Datuak
Motadelegazio olinpikoa
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika eta Erresuma Batua

Hong Kong talde propioarekin lehiatzen da Olinpiar Jokoetan. 1952an parte hartu zuen lehen aldiz Hong Kongek britainiar kolonia gisa. 1997an subirautza lortu zuen Txinako Herri Errepublikak lurraldearen gainean, baina parrehartze olinpikoan berdintsu jarraitu zuen. Hong Kongeko Olinpiar Batzorde Nazionala 1950ean sortu zen Hong Kongeko Kirol Amateurreko Federazio eta Olinpiar Batzordea bezala. 21. mendean Hong Kongeko (Txina) Kirol Federazioa eta Olinpiar Batzordea da erakunde horrek duen izena.

2008an, Hong Kong zaldi-probetako ekitaldietako egoitza izan zen Pekingo 2008ko Udako Olinpiar Jokoen barruan.

Partehartzeak eta lehen dominak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952tik Hong Kongek Udako Olinpiar Jokoen edizio guztietan parte hartu du, salbu eta Mosku 1980an boikota egin zutelako, aro britainiarren. Estatu Batuek hartu zuten lidergoa boikot hura bultzatzen, eta Erresuma Batuko Margaret Thatcherren gobernuak berehala egin zuen bat; haren ildotik jarraitu zuelarik Hong Kong-eko agintaritza politikoak. Batzorde olinpiko hongkongdarrak nahi izan zuen parte hartu, baina presio politikoak gailendu ziren.[1]

2002tik Neguko Olinpiar Jokoetan ere parte hartu du.

Hong Kongeko lehiakide batek domina lortu zuen lehen aldia izan zen 1996a Atlantan: Lee Lai Shan belauntzi proba batean urrezko dominadun suertatu zen.

Txinako subirautzaren garaian, hurrengo domina Ko Lai Chak-ek eta Li Chingek lortu zuten (zilarrezkoa) 2004an Atenasen, mahai-teniseko gizonezkoen bikoteen kategorian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Bridges, Brian. (2014-02-11). «Sustaining Identities: Hong Kong and the Politics of an Olympic Boycott» The International Journal of the History of Sport 31 (3): 276–289.  doi:10.1080/09523367.2013.858705. ISSN 0952-3367. (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]