Hontzaren orduak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hontzaren orduak
Jatorria
Egilea(k)Jesus Mari Olaizola
Argitaratze-data1999
IzenburuaHontzaren orduak
ArgitaletxeaElkar
Ezaugarriak
Genero artistikoanarrazioa
Hizkuntzaeuskara

Hontzaren orduak Jesus Mari Olaizola "Txiliku" idazle zarauztarrak 1999an plazaratu zuen liburuaren izenburua da. Liburuan bost ipuin biltzen dira; ipuinak izanik haien arteko lotura garbi dago, eleberri modukoa osatuz. Hizaurrea Anjel Lertxundik egin zuen.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehiztari jendea gutxitan agertu izan da euskal literaturan eta horiek dira, alegia, lan honetan protagonismoa hartzen duten pertsonaiak. Gai horrek nolabait Miguel Delibes Espainiarra burura dakarkigu.[1] Horrela dio liburuaren komentarioak: «debekatutako ehiza, armen distira, odolaren lilura… Sentimen primarioz eta atabismoz beteriko gizarte itxiak, gizonezkoen unibertso txikiak dira bertan ageri direnak: elkarte gastronomikoa, soldaduen kuartela… Girotze-lan bikaina lortu du egileak, baina, Anjel Lertxundik hitzaurrean dioen bezala, ironia izan da Txilikuren arma nagusia, bai kostunbrismoa eta bai honen kontrakarrean sorturiko tremendismoa gainditzeko.»[2]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indarrez eta nerbioz beteriko lau ipuin hauetan badira zenbait hari eta elementu, erdi ezkutuan bezala, denen artean eleberri moduko bat osatzen dutenak. Ipuin nahiz eleberri, kontakizun-sorta gihartsu bat da, hizkera natural bezain sinesgarriz giza arimaren zenbait alderdi ilun erakustera datorrena. Zentzu horretan eszena batzuen gordintasuna aipatu behar da, esaterako oreinaren ehizaren eszena bera.

Jasotako ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau dira:

  • «Hontzaren orduak»
  • «Adur gaiztoa»
  • «Bentara noa, bentatik nator». Ipuin hau Jose Jabier Fernandezen ustez maisulana da.[1]
  • «Hontza uluka»

Lotutako ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuko ipuinek zenbait elementuk txirikordatzen dituzte:

  • Krudelkeria eta heriotza landa-munduan; zentzu horretan kostunbrismotik haratago doa Txilikuren lana.[3]
  • Pertsonaia amankomunen agerpena.
  • Lehenengo hiruren jarraipen narratiboa.
  • ontzaren presentzia; haren ulua zoritxarraren iragarpen gisa.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jexux Mari "txiliku" Olaizola Lazkano: Hontzaren orduak, Donostia: Elkar, 1999, 160 or. ISBN: 978-84-8331-410-4.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Markos Zapiainen komentario liburuaren inguruan Euskaldunon Egunkarian, 2002-02-26an.