Markos Zapiain
| Markos Zapiain | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Irun, 1963ko azaroaren 18a (62 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta filosofoa |
Markos Zapiain Agirre (Irun, Gipuzkoa, 1963ko azaroaren 18a) filosofoa, euskal idazlea, ikertzailea, irakaslea, itzultzailea eta blogaria da. ⁷ Bereziki emankorra da saiakera arloan. Umorea da bere baliabide nagusietakoa. Besteak beste, Marcel Proust, Jean-Paul Sartre, Michel Foucault, Joxe Azurmendi filosofoak eta Txillardegi eta Ramon Saizarbitoria idazleen lanak ikertu ditu. Michel Foucaulten pentsamenduari buruzko bideoan eduki arduraduna izan zen, Maitane Nerekanekin batera, Ikusgela proiektuan.
Halaber, Alexandre Kojève filosofoari buruzko tesia idatzi zuen 2006an.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filologian lizentziatua eta filosofian doktorea da, Denbora eta egia: Kojèveren gogoeta tesierekin. Errenterian, Mutrikun eta Bergaran eskolak eman zituen. Bermeon eta Bilbon bizi da eta Botikazar BHI institutuan filosofia klaseak ematen ditu. Joxan Elosegirekin batera Enbolike saiakera bilduma sortu zuen. Euskal hedabideetan maiz idatzi eta parte hartu izan du eta hitzaldi ugari emandakoa da. Blog pertsonal batean ere argitaratzen ditu bere artikuluak, Eibar.org elkartearen komunitatean.
2025ean Euskadi Literatura saria irabazi zuen saiakera alorrean Txillardegi hizkuntzalari liburuarekin.[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entseguak eta artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Errua eta Maitasuna, 2002, artikuluak.[2]
- Zenbait Terrorista, 2003, saiakera.[3]
- Denbora eta egia: Kojèveren gogoeta, 2006, EHUko tesia.[4]
- Ia guztiaren funtsaz, 2006, saiakera.
- Txillardegi eta ziminoa, 2007, saiakera.[5]
- Talatik tiroka, 2009, artikuluak.[6]
- Saizarbitoria eta iragana, 2015, saiakera.[7]
- Txillardegi hizkuntzalari, 2024, saiakera[8]
- Ni, laiko, 2025, saiakera.
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Gizakiaren heriotzaz", Michel Foucault, 1998.[9]
- "Duintasuna", Víctor Gómez Pin, 1999.[10]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Felix Ugarte itzulpen saria (EHU-UPV), 1994.
- Euskadi Literatura Sariak saiakera alorrean, 2025.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Astiz, Iñigo: Markos Zapiainek eta Koldo Bigurik irabazi dituzte saiakerako eta itzulpengintzako Euskadi sariak (Berria 2025/10/13)
- ↑ "Maitale zoroa, zoro maitagarria" (Xabier Mendiguren, 2002/02/25).
- ↑ "Zelan diren gauzak" (Igor Estankona. Deia, 2003/12/30).
- ↑ "Denbora eta egia: Kojèveren gogoeta" (tesia on-line, 359 orrialde).
- ↑ "Zapiain eta ziminoa" (Beñat Sarasola. Berria, 2008/05/18).
- ↑ "Talatik datozen tiroek ez dute aberririk" (Mikel Asurmendi. Irunero, 2009/06).
- ↑ "Saizarbitoriaz" (Javier Rojo. El Correo, 2015/10/17).
- ↑ "Txillardegi hizkuntzalaria «miresmenez» aurkezteko liburua" (Arantxa Iraola. Berria, 2025/01/09).
- ↑ "Gizakiaren heriotzaz" (Jakin).
- ↑ "Duintasuna" (Elkar).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Markos Zapiain Agirreren bloga, eibar.org webgunean.
- "Saizarbitoria eta iragana" liburua on-line.
- "Txillardegi eta ziminoa" liburua on-line.