Horazio Kokles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Horatius Kokles» orritik birbideratua)
Horazio Kokles

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. VI. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, ezezaguna ( urte)
Familia
AitaMarcus Horatius
Amaezezaguna
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako militarra
Horazio Kokles, Hendrick Goltziusen margolana.

Horazio Kokles, latinez Horatius Cocles, K.a. VI. mendeko erromatar heroi mitiko bat izan zen (koklesek, "begi bakarrarekin" esan nahi du). Elezaharraren arabera, berak bakarrik defendatu zuen Erromara zeraman zubia Porsennak gidatutako etruriarren aurka. K.a. 509an kontsul izan zen Marko Horazio Pulviloren anaia zen.

Elezaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elezaharraren arabera, K.a. 508an, Horazio Koklesek, etruriar armadaren aurrera egitea geldiaraztea lortu zuen, bere erkideek, Sublizio zubia botatzen zuten bitartean, etsaiek, Tiber ibaia Erromarantz zeharkatzea eragozteko.

Hasieran, berarekin batera borrokatu zuten Espurio Lartziok eta Tito Herminiok, baina, zubia, ia botata zegoenean, hauei, hirian salbu jartzeko esan zien, berak, ibaiaren beste aldean, bakarrik borrokatzen jarraitzen zuen bitartean. Ibaia erabat botata geratu zenean, Tiber ibaira bota zen armajantzi osoarekin, Polibioren arabera, eta ito egin zen. Tito Livioren arabera, ibaia igerian zeharkatu ahal izan zuen, eta hiriko harresien babesera itzuli zen, hiria bera, bere balentriarekin patu tamalgarri batetik salbatuz.

Erromako herriak, bere esker ona erakutsi zion estatua bat eskainiz eta lurrak emanez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]