House (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
House» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

The time allocated for running scripts has expired. House edo House M.D. FOX telebista kateak 2004ko azaroaren 16an estreinatutako telesail estatubatuarra da, David Shore eta Paul Attanasiok sortua izan zelarik nahiz eta kredituetan Davis Shore bakarrik agertu.

Telesaila Hugh Laurie aktore britainiarrak antzeztutako protagonistan oinarritzen den drama medikua da. Gregory House telesaileko pertsonaia nagusia Sherlock Holmes detektibearengan inspiratuta dago. House, New Jerseyen dagoen fikziozko Princeton-Plainsboro Unibertsitate Ospitalean bere mediku taldearekin batera, kasu kliniko misteriotsuei azalpena aurkitzen dien mediku desatsegin, disdiratsu eta drogazalea da.

Telesailak kritikaren eta ikuslearen oso harrera ona izan zuen lehen momentutik, bai Estatu Batuetan eta bai mundu mailan ere, telesailik ikusienetakoa bihurtuz. Sari eta izendapen ugari jaso ditu, garrantzitsuenak Peabody sari bat, bi urrezko globo eta hiru Emmy sari. 2008an telesailik ikusiena izan zen, batez beste 82 milioi pertsonak ikusi baitzuten 66 herrialdetan.

Aktore eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun telesailaren zortzigarren denboraldia ematen ari dira Estatu Batuetan.

Denboraldia Atalak Emisio urteak
1 22 2004 - 2005
2 24 2005 - 2006
3 24 2006 - 2007
4 16 2007 - 2008
5 24 2008 - 2009
6 22 2009 - 2010
7 23 2010 - 2011
8 22 2011 -

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: House (telesaila) Aldatu lotura Wikidatan