Leighton Meester

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leighton Meester
Leighton Meester 2017.jpg
Bizitza
Jaiotza Fort Worth1986ko apirilaren 9a (34 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Los Angeles
Familia
Ezkontidea(k) Adam Brody  (2014ko otsaila -
Hezkuntza
Heziketa Beverly Hills High School (en) Itzuli
Hollywood High School (en) Itzuli
Professional Children's School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, modeloa, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta kantugilea
Pisua 52 kilogramo
Altuera 165 zentimetro
Jasotako sariak
Genero artistikoa popa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Universal Republic Records (en) Itzuli
Universal Motown Republic Group (en) Itzuli
IMDb nm1015262

Leighton Marissa Meester (Fort Worth, Texas; 1986 apirilaren 9a -) aktore, modelo, abeslari, musikagile eta filantropoa da. Gehienbat Gossip Girl [1] telesailean Blair Waldorf pertsonaia antzezteagatik ezaguna da. Broadwayn egin zuen debuta, Of Mice and Men (2014) filmean. Killer Movie (2008), Country Strong (2010), The Roommate (2011), Monte Carlo (2011), The Oranges (2011) eta The Judge (2014) filmetan agertu da, besteak beste.

Antzezteaz gain, musikan ere aritu da. 2009an, bere bakarkako singleak kaleratu zituen, "Somebody to Love" lehenengo, eta "Your Love 's a Drug" 2010ean. 2014an, bere lehen albuma, Heartstrings, modu independentean kaleratu zen. Meesterrek hainbat soinu-bandetarako abestiak grabatu ditu. Modelo gisa ere lan egin du, hainbat marken aurpegia izan da; hala nola, Jimmy Choo, Herbal Essences eta Vera Wang.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erditzeko unean ama espetxean zegoenez, amonak zaindu zuen Leighton. Hala ere, gurasoek heziketa normala eskaini ziotela adierazi du eta, delituzko iragana izan arren, pertsona onak direla. Hortaz, haien esperientziek Leightonen pentsamoldean izan dute eragina, irekiagoa eta aurreiritzi gabea bilakatuz. «Ulertu nuen ezin dela inor epaitu iraganean egin dutenagatik, jendea aldatu egiten delako» azaldu zuen.

Meester Marco Islanden, Floridan, hazi zen. Bertan antzezle aritu zen tokiko produkzioetan. 11 urte zituenean, amarekin New York-era joan zen bizitzera. Gaur egun West Villagen, New Yorken, bizi da.

Profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezle lanarekiko interesa piztu zitzaion Ozeko Aztiaren produkzio lokal batean parte hartu ostean.

Bere telebistako lehenengo agerpena Law & Order NBCko[2] abokatu telesailean izan zen, 1999an.[3] Meester hainbat telesailetan agertu da; besteak beste, Entourage, CSI: Miami, 24 eta House[4].

2006an, Drive-Thru pelikularen protagonista izan zen eta honen soinu-bandaren abesti bat grabatu zuen. Urte bereko udaberrian Remember the Dazen antzeztu zuen.

2007tik 2012ra The CW Networkeko[5] Gossip Girl telesailean protagonista izan zen, Blair Waldorfi bizitza emanez. Telesaila Manhattango Bigarren Hezkuntzako ikasle pribilegiatuen bizitzei buruzko eleberrietan oinarritzen da. Meesterrek elkarrizketetan adierazi du Blair-ekin identifikatzen dela "era batean edo bestean" eta haren antzezpenak kritika onak jaso dituela.

CSI: Miamiko protagonista ere izan da, eta rol errepikaria du Shark draman. Antzezle lana egiteaz gain, Meesterrek musika eta idazketa sortzailerako gaitasunak garatzen ditu.

2009ko apirilean, Meesterrek Universal Republic-ekin[6] grabatzeko kontratu bat sinatu zuen. Lehenengo abestia urte horretako uztailean argitaratu zen; albuma, berriz, udazkenean.

2010ean Country Strong pelikulan agertu zen Meester, drama musikatu bat non country musika abeslari baten rola egiten zuen. Gwyneth Palltrow, Tim McGraw eta Garrett Hedlund-ekin batera agertzen da pelikulan.

2011n Monte Carlo telesaila estreinatu zuen, Tom Bezuchak zuzendutako komedia erromantikoa. Hemen, Selena Gomez eta Katie Cassidykin agertzen da. Azken hau Gossip Girl-eko laugarren sasoian agertu zen Meesterrekin ere.

Filantropia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meesterrek hainbat karitate-kanpainatan parte hartu du. 2008an, "bizitzak ezin du itxaron" kanpainaren bozeramailea izan zen, emakumeak bultzatzen zituena haien ametsak jarraitzera.[7] 2009an, etxeko indarkeriari buruzko kontzientzia sortzeko, Safe Horizonekin egin zuen lan. 2015ean, jantziak eta osagarriak ongitzazko enkante batean jarri zituen eBayn, eta irabaziak Kenyan haurrentzako eskolak eta etxeak eraikitzeko bideratu zituen. [8]

Meester boluntarioa izan da "Feeding America" gobernuz kanpoko erakundean 2017tik.[9] Feeding Americarekin lanean eman zituen lehen bi urteetan, Los Angelesko Emakumeen Zentroan boluntario izan zen, eta Puerto Ricon lagundu zuen, 2017an "Maria" urakanaren ondoren.[10] Meesterrek eta Adam Brodyk Los Angeleseko "Para Los Niños Charter" eskolan lan egin zuten, bertan haurrei bazkariak zerbitzatzen ibili ziren.[11] 2019ko urtarrilean, Feeding America kanpainan parte hartu zuen "Subway" eta "Shamrock Farms" taldeekin.

2019ko maiatzean, Meesterrek Feeding America eta Los Angeles Food Bank-ekin lan egin zuen familia behartsuei laguntzeko. Mesterrek hau idatzi zuenInstagrameko argitalpen batean: "Elkarrekin, oinarrizko elikagai garrantzitsuak (frutak, arroza eta zerealak) jasotzeko lerrokatu ziren familientzako otarreak betetzen laguntzen dugu".[12]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leighton Meester 2009an
Urtea Pelikula Pertsonaia Oharrak
2003 The Jackalope Lorraine Film laburra
Hangman's Curse Elisha Springfield
The Big Wide World of Carl Laemke Tanni Telebistara zuzendutako pelikula
2004 Hollywood Division Michelle Telebistara zuzendutako pelikula
2006 Flourish Lucy Covner
Inside Josie
2007 Fast Food Killer: Drive-Thru Mackenzie Carpenter
Remember the Daze Tori
The Haunting of Sorority Row Samantha Willows Telebistara zuzendutako pelikula
2008 Killer Movie Jaynie Hansen
2010 Going the Distance Amy
Date Night Katy
Country Strong Chiles Stanton
2011 The Roommate Rebecca Evans
The Oranges Nina
Monte Carlo Mary Margaret "Meg" Kelly
2012 That's my boy Jamie
2014 By the Gun Ali Matazano
The Judge Carla Powell
Like Sunday, Like Rain Eleanor
Life Partners Sasha
2015 Any Tom, Dick, or Harry Barbara Telebistara zuzendutako pelikula
Unity Narratzailea Dokumentala

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leighton Meester 2008an
Urteak Telesaila Pertsonaia
1999 Law & Order Alyssa Turner
2001 Boston Public Sarah Breen
2002 Once and Again Amanda
Family Affair Irene
2003 Tarzan Nicki Porter
2004 Crossing Jordan Marie Strand
7th Heaven Kendall
North Shore Veronica Farrell
2004- 2008 Entourage Justine Chapin
2005 24 Debbie Pendleton
8 Simple Rules Nikki Alcott
Veronica Mars Carrie Bishop
2005-2006 Surface Savannah Bennett
2006 Secrets of a Small Town Kayla Rhodes \ Kelly Rhodes
House Ali (ezizena: Housen Jazarlea)
Numb3rs Karla Camden
2007 CSI: Miami Heather Crowley
Shark Megan
2007-2012 Gossip Girl Blair Waldorf
2017 Making History Deborah Revere
2018 The Last Man on Earth Zoe
2018 -orain Single Parents Angie D'Amato
2019 The Orville Laura Huggins

Izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Categoría Telesaila Saria Emaitza
2008 Telebistako Drama Aktorerik Onena Gossip Girl Teen Choice Awards Hautagai
Telebistako Aktore Errebelazioa Hautagai
2009 Telebistako Drama Aktorerik Onena Saritua
Pop bideorik Onena Good Girls Go Bad MTV Video Music Award Hautagai
2010 Telebistako Drama Aktorerik Onena Gossip Girl Teen Choice Awards Saritua
2011 Drama Aktorerik Onena Country Strong Hautagai
Pelikula Bilaurik Onena The Roommate[13] Hautagai
Bilaurik Onena MTV Movie Awards Hautagai
2012 Emakumezko Telebistako Drama Aktorerik Onena Gossip Girl Teen Choice Awards Hautagai
Udako Pelikulako Emakumezko Izarra That's My Boy[14] Hautagai

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «'Gossip Girl' Boasts Booze, Sex, Suicide» web.archive.org 2009-02-13 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  2. (Ingelesez) «NBC TV Network - Shows, Episodes, Schedule» NBC . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  3. «The CW Television Network» web.archive.org 2008-03-18 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  4. «FOX Schedule» web.archive.org 2009-02-24 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  5. (Ingelesez) «The CW Network | Official Site | The CW» The CW Network . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  6. (Ingelesez) «Republic Records» Republic Records . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  7. .
  8. «Start Bidding! Leighton Meester Is Auctioning Off Her Wardrobe For Charity» Grazia . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  9. (Ingelesez) «'Gossip Girl' Star Leighton Meester on Fighting Hunger» EW.com . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  10. (Ingelesez) Ghahremani, Tanya. «This Is Leighton Meester’s Best Advice If You Want To Volunteer But Don't Know Where To Start» Bustle . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  11. «Teen Drama Stars Leighton Meester and Adam Brody Help Charity's Fight to #Endhunger» Feast . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  12. (Ingelesez) «Leighton Meester on Instagram: “As always, I had a wonderful time working with @FeedingAmerica and these mamas. Together, we helped fill grocery baskets for families who…”» Instagram . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  13. «Movie Awards 2011 - MTV Movie Awards» MTV . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  14. «Breaking Dawn leads the way at Teen Choice Awards nominations - Winnipeg Free Press» web.archive.org 2012-06-19 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]