Katheryn Winnick

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katheryn Winnick

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKateryna Anna Vinitska
JaiotzaEtobicoke (en) Itzuli1977ko abenduaren 17a (46 urte)
Herrialdea Kanada
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaWilliam Esper Studio (en) Itzuli
York Unibertsitatea
Richview Collegiate Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
ukrainera
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta martial artist (en) Itzuli

IMDB: nm0935395 Allocine: 99864 Allmovie: p305197 TCM: 369407 TV.com: people/katheryn-winnick
Facebook: KatherynWinnickofficial Twitter: KatherynWinnick Instagram: katherynwinnick Edit the value on Wikidata

Katheryn Winnick (Etobicoke, Kanada, 1977ko abenduaren 17a) aktorea eta zinema zuzendaria da. Vikings telesailean Lagertha pertsonaiaren rola betetzeagatik da ezaguna.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Winnick Toronto ondoan jaio zen, Etobicoke udalerrian, Ontarion. Arbaso ukraniarrak izanik, hainbat hizkuntza hitz egiten ditu: ukraniera, errusiera, frantsesa, italiera eta ingelesa.

Arte martzialak praktikatzen hasi zen 7 urte zituela, eta bere lehen gerriko beltza 13 urterekin lortu zuen. Taekwondo eta karatean gerriko beltza dauka; eta, horrez gain, bizkartzaina izateko lizentzia du. Bere arte martzialetako eskolei esker, hainbat aktore entrenatzen hasi zen, horrela sartu zen zinemaren alorrean.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat filmetan agertu da, besteak beste Failure to Launch (Matthew McConaugheyrekin batera), Amusement, Love & Other Drugs eta Killers filmetan.

Telesailei dagokionez, House M.D, Law & Order, CSI: NY, Bones eta Criminal Minds telesailetan parte hartu du.

Paul Giamatti aktorearekin batera protagonista izan zen Cold Souls komedia dramatikoan, 2009an estreinatua mundu osorako, Sudanceko Zinemaldian. Film horretarako ikasi zuen errusiera.

2013an, History Channel ekoizten ari zen Vikings telesailean hasi zen lanean, Lagertha pertsonaiari bizia ematen, irudi mitikoa bikingoen historian.

Katheryn Winnick, 2017an.

Horrez gain, Call of Duty: WWII bideo-jokoan bikoizletzat eta pertsonaiatzat ere lan egin du.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak

Urtea Titulua Rola Notak
2001 Biohazardous Jennifer
2002 Smoking Herb Marcia
Fabled Liz
Daddy's Little Girl Film laburra
Two Weeks Notice Tiffany
2003 What Alice Found Julie
2004 50 First Dates Emakume gaztea
Satan's Little Helper Jenna Whooly
Going the Distance Trish
Our Time is Up Waif Film laburra
2005 Hellraiser: Hellworld Chelsea
Trump Unauthorized Ivana Trump Telebistako filma
2006 13 Graves Amy Telebistako filma
Cloud 9 Olga
Failure to Launch Melissa
Kiss Me Again Chalice
2007 Law Dogs Lisa Bennett Telebistako filma
Tipping Point Nina Patterson Telebistako filma
When Nietzsche Wept Lou Salomé
2008 Amusement Tabitha
2009 Cold Souls Sveta
2010 Tranced Cleo
Killers Vivian
Love and Other Drugs 'Lisa'
Radio Free Albemuth Rachel Brady
Night and Day July
2011 Choose Fiona Wagner
Bat $#*! Crazy Novia
2012 Children of the Air Samantha Thomas Film laburra
Stand Up Guys Oxana
A Glimpse Inside the Mind of Charles Swan III Ivana
2013 The Art of the Steal Lola
2017 The Dark Tower Laurie
2019 Polar Vivian
Katheryn Winnick, 2019an.

Telesailak

Urtea Titulua Rola Notak
1999 PSI Factor: Chronicles of the Paranormal Suzie Kapitulua:"Sacrifices"
1999 - 2000 Student Bodies Holly Benson 5 kapituluetan
2000 Relic Hunter Roselyn Kapitulua: "Nine Lives"
2001 Screech Owls Brianna Styles Kapitulua: Face Off
2002 Tracker Laura Kapitulua: "Fever of the Hunt"
Law & Order: Criminal Intent Karyn Barrett Kapitulua: "Seizure"
2003 Oz Liesel Robson Kapitulua: "4giveness"
1-800-Missing Julie Snyner Kapitulua:"In the Midnight Hour"
Wild Card Kendall Kapitulua: "Hell Week"
10-8: Officers on Duty Lucy Johnson Kapitulua: "Lucy in the Sky"
2004 CSI: Miami Nicole Harjo Kapitulua: "Rap Sheet"
2005 CSI: NY Lisa Kay Kapitulua: "Corporate Warriors"
2006 Criminal Minds Maggie Lowe Kapitulua: "Somebody’s Watching"
2007 House M. D. Eve Kapitulua: "One Day, One Room"
2008 Law & Order Sarah Shipley Kapitulua: "Excalibur"
2009 CSI: Crime Scene Investigation Maureen Marsters Kapitulua: "One to Go"
Law & Order: Criminal Intent Carrie Conlon Kapitulua: "Faithfully"
2010 The Gates Kat Russo Kapitulua: "Identity Crisis"
2010 - 2011 Bones Hannah Burley 7 kapituluetan
2011 The Glades Valerie Dorman Kapitulua: "Lost and Found"
Nikita Kelly Kapitulua: "Partners"
2012 Transporter Darcy Daniels Kapitulua: "Hot Ice"
2013—2020 Vikings Lagertha Antzezle nagusia
2015 Person of Interest Frankie Wells Kapitulua: "Skip"
2019 Wu Assassins C.G. AKA chap-alap-axala Antzezle nagusia

Bideo-jokoak

Urtea Titulua Rola
2017 Call of Duty: WWII Marie Fischer

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]