Huskarl
Huskarlak (antzinako eskandinavieraz húskarl eta antzinako ingelesaz huscarle edota houscarl, literalki "etxeko gerlariak" esan nahi du), Antzinaro eta Erdi Aroan, Eskandinaviako errege-erreginak defentsa pertsonalaren eliteko gudarostea osatzen zuten gerlari zailduak ziren. Hortaz, beren jatorria errege etxe bakoitzak beren buruak defendatzeko sorturiko soldatapeko gerlari taldeak ziren.
Ingalaterrako Erresuman Kanuto II.a Handia Danimarkakoaren inbasioarekin 3.000 huskarla inguru ekarri zituenean sartu ziren. Parte hartu zuten azken gudu garrantzitsua, 1066an, Hastingseko gudua izan zen, Harold II.a Ingalaterrakoa errege anglosaxoiaren alde, eta Gilen I.a Konkistatzailearen normandiar gudarostearen aurka borrokatuz. Halere, handik aurrera Europako beste leku batzuetan mertzenario gisa lan eginez bizi izan ziren, bai Bizantziar Inperioan Baregoen Guardia osatuz, nahiz Moskuko Printzerrian, Druzhina zelakoa osatuz ere.