Huckleberry Finn-en abenturak
Huckleberry Finn-en abenturak | |
---|---|
Lehenengo edizioaren azala | |
Datuak | |
Idazlea | Mark Twain (1884) |
Argitaratze-data | 1884ko abendua (Erresuma Batua) / 1885eko otsaila (AEB) |
Generoa | Satira |
Jatorrizko izenburua | Adventures of Huckleberry Finn |
Argitaletxea | Chatto & Windus |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Orrialdeak | 366 |
OCLC | 29489461 |
Euskaraz | |
Izenburua | Huckleberry Finn-en abenturak |
Itzultzailea | Aintzane Ibarzabal |
Argitaratze-data | 1990 |
Orrialdeak | 350 |
ISBN | 9788486399252 |
Huckleberry Finn-en abenturak (1884) liburua Mark Twain idatzi zuen. [1]. Liburu hau lehen eleberri estatubatuar garrantzitsua izan zen. Estatu Batuetan erabiltzen zen ingelesa erabili zuen lehenengotariko eleberria izan zen. Ingeles hau narratzaileak eta Huckleberryk zerabilten. Huckleberry Finn nobelaren protagonista Tom Sawyer-en lagunik onena zen. Tom Sawyeren abenturak zeritzon beste eleberri bat ere idatzi zuen Mark Twainek.[2].
Bertsio ezberdinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsio originala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nobela hau egilearen zortzigarren lan literarioa da[2].
1984ko abenduaren 10ean argitaratu zen Kanadan eta Britainia Handian. Ameriketako Estatu Batuetan lehenengo edizioa 1985ean izan zen, egilearen autoedizioa berak sortutako Charles L. Webster And Company argitaletxean.[3].
Abentura-nobela hau, XIX.mendean argitaratutako beste klasikoak bezala (Alice, Robinson Crusoe, Gullliver) ilustratua da jatorrizko ediziotik. Ilustrazioen egilea E. W. Kamble ilustratzaile amerikarra da. [4].
2006tik aurrera Gutenberg Proiektuaren eskutik, jatorrizko bertsioaren edizio digitala eskuragarri dago[5]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteentzako abentura-eleberria da. Teresa Colomer haur literaturaren ikertzailearen esanetan «abentura» hitza (berez dakarren arriskuaren aipamen ezberdinak eginez) sarri bezain ageri- agerian agertzen da XIX. mendearen bigarren erdiko egileek haurrei eskainitako izenburuetan [6].
Nobela honen testuingurua esklabotzaren garaian kokatzen da, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila gertatu baino lehen. Huckleberry Finn nerabearen istorioa kontatzen du, eta berak Misssissipi ibaia behera egindako bidaiaren ibilbidea, Jim izeneko esklabo iheslariarekin batera ean. Ibilbide arriskutsu honetan abenturak, pertsonaiak eta eta egoera komikoak eta dramatikoak ezagutuko dituzte[2].
Abentura nobela honetan generoaren bi ezaugarri agerian daude. Alde batetik ihes egiteko beharra, Teresa Colomer ikertzailearen esanetan[4]. Bestetik heroiaren bidaia, haziketa prozesua, bizitza beraren eredu gisa, kultur guztietan agertzen den Pasabidearen Erritoaren adierazpena[7].
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Huckleberry Finn: bere lagunek "Huck" deitua, "Hamahiru edo hamalau urteko" mutil bat da (17. kapitulua). Bere aitak, herriko mozkorrak, hazia, gizartean integratzeko zailtasunak ditu.
Douglas alarguna: Huck hartzen duen emakume atsegina, Huckek bere etxea erasotzetik salbatu ondoren. Mutila zibilizatzen ahalegintzen zen, betebehar kristautzat hartzen zuena.
Watson andrea: Douglas alargunaren ahizpa da, ezkongabe zahar eta gogorra. Bereziki gogorra da Huckekin, eta horrek gorroto handia dio. Jim: Watson andrearen esklaboa da. Huck eta Jim elkarrengana hurbilduko dira Jimek Watson andrearen etxetik ihes egin ondoren. Huck eta Jim bidaide bihurtu ziren Mississippi ibaian.
Tom Sawyer: Hucken lehengusua. Mark Twainen beste eleberri batzuetako protagonista eta herriko mutilen liderra ere bada.
“Pap” Finn: Hucken aita, arlote mozkor eta krudela da. Ez du nahi bere semeak inolako heziketarik jasotzea, baizik eta eskean ibiltzea edo dirua lapurtzea, berak alkohol gehiago gastatzeko.
Judith Loftus: paper txiki bat du eleberrian, Huck Jimen bilaketa zertan den jakiteko joaten den emakume atsegin eta intuitiboa izatea. Kritikari askok, ordea, eleberriko emakumezko pertsonaiarik onena dela uste dute.
Grangerfordtarrak: Kentuckyko familia aristokratiko bat dira, Saul Grangeford koronela buru duena. Huck hartzen dute Mississippiko Jimengandik banandu ondoren. Huck eta Buck Grangerford, Hucken adineko mutil bat eta familiako gazteena, lagun min egiten dira. Huckek ezagutzen dituenerako, Grangefordtarrek, denbora bat zeramaten antzinako odol gatazka batean, beste familia batekin, Shepherdsondarrak.
Dukea eta erregea: izenik gabeko bi iruzurgile, eta Huckek eta Jimek euren almadian jasoko dituzte Arkansaseko abenturak hasi baino lehen. Bridgewater dukea eta Luis XVII.a Frantziakoa direla esaten dute Huck eta Jim harritzeko. Hauek berehala ohartzen dira beren gezurrez, baina sinestearen itxurak egiten dituzte gatazka saihesteko.
Robinson doktorea: erregea eta dukea iruzurgileak direla onartzen duen bakarra. Herriko jendeari ohartarazten dio, baina ez diote jaramonik egiten.
Mary Jane, Joanna eta Susan Wilks: Peter Wilks euren tutore aberatsaren hiru iloba gazteak. Dukea eta erregea herentzia lapurtzen saiatzen dira, Peterren anaia urrunduen itxura emanez.
Izeba Sally eta osaba Silas Phelps: Jim erosten diote duke eta erregeari. Sally emazte maitekorra eta urduria da. Silas baserritarra eta predikaria da. Huckek Tom Sawyer haien ilobaren itxurak egingo ditu iruzurgileengandik banandu ondoren.
Egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]literarioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edizio ugari daude hitzkuntz anitzetan
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulpenak euskarara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1989 : Huckleberry Finn / Mark Twain ; ilustratzailea, Chiqui de la Fuente. Argitaratzailea: Donostia : Kriselu, L.G. 1989. ISBN: 84-7728-133-5
Deskripzio fisikoa: 46 or. : batez ere ir. ; 30 cm ISBN: 84-7728-133-5
- 1990 : Huckleberry Finn-en abenturak [ (Tom Sawyer-en adiskidea)
Argitaratzailea: Ibaizabal, 1990. [[Special:BookSources/ 9788486399252|ISBN 9788486399252]]
- 2016: Huckleberry Finn-en abenturak [ (Tom Sawyer-en adiskidea)
by Mark; Aintzane Ibartzabal itzultzailea. Argitaletxea : [Vitoria-Gasteiz] : eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala, 2016 ISBN ELIB201600103
ikusentzunezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]zinemarako egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Richard Thorpe: Las aventuras de Huckleberry Finn (EEBB, 1939)"[8]
- (Ingelesez) Michael Curtiz: Las aventuras de Huckleberry Finn (EEBB, 1960)"[9]
- (Errusieraz) Georgiy Daneliya: Sovsem propashchiy Las aventuras de Huckleberry Finn (Errusia, 1973)"[10]
- (Ingelesez) J. Lee Thompson: Huckleberry Finn (EEBB, 1974)"[11]
- (Ingelesez) Stephen Sommers: The Adventures of Huck Finn (EEBB, 1993)"[12]
- (Ingelesez) Peter Hewitt: Tom and Huck (EEBB, 1995)"[13]
- (Alemanez) Hermine Huntgeburth: Die Abenteuer des Huck Finn (Alemania, 2012)"[14]
- (Alemanez) Norbert Lechner: Die Abenteuer des Huck Finn (Alemania, 2012)"[15]
- (Ingelesez) Stephen Sommers: The Adventures of Huck Finn (EEBB, 1993)"[12]
- (Ingelesez) Jo Kastner: Tom Sawyer & Huckleberry Finn (EEBB, 2014)"[16]
- (Ingelesez) Aaron Nee, Adam Nee : Band of Robbers (EEBB, 2015)"[17]
telebistarako egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Herbert B. Swope Jr.: Las aventuras de Huckleberry Finn. The Adventures of Huckleberry Finn telesaila (EEBB, 1955)"[18]
- (Ingelesez) Robert Totten: Las aventuras de Huckleberry Finn. The Adventures of Huckleberry Finn telesaila (EEBB, 1975)"[19]
- (Japonieraz) Hiroyoshi Mitsunobu, Tameo Kohonawa: Huckleberry no Bôken (Huckleberry's Adventures) Animazioko telesaila (Japonia, 1976)"[20]
- (Ingelesez) Jack Hively, Ken Jubenvill: Huckleberry Finn and His Friends telesaila (EEBB, 1979)"[21]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Arias, Inocencio F. (1940-) : En el centenario de Mark Twain / Inocencio Arias. Leer, ISSN 1130-7676. N. 213. zkia (jun. 2010.eko ekaina), 46-47 orr.
- Colomer Martínez, Teresa: “Teresa Colomer XX. mendeko abenturak Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, Nº. 10, 2004, págs. 15-26
- (Gaztelaniaz) Duran, Teresa (1949-) :“Clásicos recuperados. Por qué leer hoy a Mark Twain?" – La Página escrita. -- 7. zkia, (2014ko apirila) 66-67 orr.
- Duran, Teresa: Abenturaren irudi bizia. Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 10. zkia, 2004, 26-37 orr.
- (Gaztelaniaz) Gallego, Mar:[ www.fund-encuentro.org/fundacion_php “Guía didáctica educar en valores-y en inglés-con el “Huckleberry Finn” de Mark Twain"]. Madrid. Fundación Encuentro , 2004.ISBN 84-89019-23-1
- (Gaztelaniaz) Tébar, Juan (1941-) Tom y Huck, los chicos del río y otros viajeros del tiempo / Juan Tebar. CLIJ. 0214-4123 . 252. zkia (2013ko martxoa-apirila) 16-25 orr.
- Urkixo, Joanes. “Heroiaren bidaia” Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, Nº. 10, 2004, págs. 68-77
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Mark Twain: biografia. (Noiz kontsultatua: 2016-06-08).
- ↑ a b c (Ingelesez) Mark Twain: works. (Noiz kontsultatua: 2016-06-08).
- ↑ (Ingelesez) Cornell University Charles L. Webster and Company. (Noiz kontsultatua: 2018-04-17).
- ↑ a b Teresa Durán Abenturaren irudi bizia. Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 10. zkia, 2004, 26-37 orr.. (Noiz kontsultatua: 2018-04-17).
- ↑ (Ingelesez) Huckleberry Finn, by Mark Twain, Complete. (Noiz kontsultatua: 2006).
- ↑ Teresa Colomer Martínez: XX. mendeko abenturak. Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 10. Zkia., 2004, 15-26 orr.. (Noiz kontsultatua: 2018-04-17).
- ↑ Joanes Urkixo. Heroaren bidaia. Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 10. zkia, 2004, 68-77 orr.. (Noiz kontsultatua: 2018-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) [https://www.filmaffinity.com/es/film448211.html / Las aventuras de Huckleberry Finn. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) [https://www.filmaffinity.com/es/film191197.html / Las aventuras de Huckleberry Finn. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Errusieraz) [https://www.filmaffinity.com/es/film277246.html / Las aventuras de Huckleberry Finn. ] (Noiz kontsultatua: 2018-04-28).
- ↑ (Ingelesez) [https://www.filmaffinity.com/es/film780573.html / Huckleberry Finn. ] (Noiz kontsultatua: 2018-04-28).
- ↑ a b (Ingelesez) [https://www.filmaffinity.com/es/film143804.html / The Adventures of Huck Finn. ] (Noiz kontsultatua: 2018-04-28).
- ↑ (Ingelesez) [https://www.filmaffinity.com/es/film869082.html / Tom and Huck. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Alemanez) [https://www.filmaffinity.com/es/film969978.html / Tom and Huck. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Alemanez) [https://www.filmaffinity.com/es/film131448.html / Tom und Hacke. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Ingelesez) [https://www.filmaffinity.com/es/film426446.html / Tom Sawyer & Huckleberry Finn. ] (Noiz kontsultatua: 2018-04-28).
- ↑ (Ingelesez) [https://www.filmaffinity.com/es/film670292.html / Band of Robbers. ] (Noiz kontsultatua: 2018-04-28).
- ↑ (Ingelesez) [https://www.filmaffinity.com/es/film948114.html / Las aventuras de Huckleberry Finn. ] (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).
- ↑ (Ingelesez) [https://www.filmaffinity.com/es/film681021.html / Las aventuras de Huckleberry Finn. ] (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).
- ↑ (Japonieraz) [https://www.filmaffinity.com/es/film406399.html / Huckleberry's Adventures. ] (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).
- ↑ (Ingelesez) [https://www.filmaffinity.com/es/film264115.html / Huckleberry Finn and His Friends. ] (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).