Hudson Ibaiaren Eskola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Thomas Cole margolaria eskolaren aintzindaria izan zen.
Vaucluse ibaiaren iturburua (1841), Thomas Coleren margolana, Dallasko Arte Museoa

Hudson Ibaiaren Eskola (ingelesez: Hudson River School) XIX. mendeko erdialdeko, 1825-1875) Ameriketako Estatu Batuetako paisaia-margolari talde bat izan zen. Haien ikuspuntuak erromantizismoren eragina erakusten du. Batzuetan ere luminismo amerikarrarekin lotu izan da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola honen sortzaileak Thomas Cole, Asher Brown Durand eta Thomas Doughty izan ziren. Haiek, Thomas Moran eta Albert Bierstadt bezala, Europan ikasitakoak ziren eta han Düsseldorfko Margolaritza-eskola ezagutu zuten. Dena dela, Ian Chilversen ustez, eragin handiena margolari ingelesena izan zen: Turner eta John Martin.

Thomas Cole izan zen aintzindaria. Ingelesa jaiotzez, Claudio de Lorena izan zen bere erreferente nagusietariko bat. Cole 1825an New Yorken kokatu zen eta Hudson ibaiaren inguruak hasi zen margotzen. Haren helburua ez zen paisaia hutsa jasotzea: paisaia-margoak mezu moral bat zabaldu behar zuen, historia-margoek egiten zuten moduan. Paisaietatik at, gai biblikoak margotu zituen; horietan argiak balore sinboliko handia zuen, esaterako Edengo Lorategiaren kanporatzea (1828, Bostongo Arte Ederren Museoa). Asher B. Durand, bestetik, Cole baino zaharragoa zen eta Cole hil zenean, Estatu Batuetan bere garaiko paisaien margolari onena bezala onartua izan zen. Bere estiloa intimoagoa zen.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehien batean eskola honen ezaugarri nagusia argiaren tratamendua da. Hona hemen beste ezaugarri batzuk:[3]

  • Haien arteko elementu amankomuna basa-paisaiaren aurrean mirespena erakusten dute.
  • Paisaiak ikusgarriak bilatzen dituzte.
  • Jarrera horren atzean abertzaletasuna dago: Estatu Batuetako paisaiez harro daude eta horrela adierazten dute. Haien lema "Munduko herrialde ederrena margotzen ari gara" izan daiteke.
  • Hasieran Hudson ibaiaren Catskill haranaren panoramikak margotu zituzten. Poliki-poliki Estatu batuetako beste paisaien bila joan ziren: Adirondack, Mendi Zuriak... Horrela Mendebalde Urrunera heldu ziren, Mendi Harritsuen eskola sortuz.
  • Argia eta argien kontrasteek garrantzi handia dute margolan hauetan.
  • Konposizio hanpatuak dira.
  • Eguratsek espresibidade handia adierazten dute.
  • Azaltzen den izadia gizakiek ukitu gabekoa da, konkista aurrekoa.
  • Orokorrean, margolanen tratamendua klasikoa da; argi da salbuespen nagusia.

Partaide ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hudson Ibaiaren Eskola