Huei tlamahuiçoltica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Huei tlamahuiçoltica
Jatorria
Egilea(k)Luis Laso de la Vega (en) Itzuli
Argitaratze-data1649
IzenburuaHuei tlamahuiçoltica omonexitì in ilhuicac tlàtòcaçihuapilli Santa Maria totlaçònantzin Guadalupe in nican huei altepenahuac Mexìco itocayòcan Tepeyacac
Jatorrizko herrialdeaMexiko
Ezaugarriak
Genero artistikoaerlijio literatura
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Huei tlamahuiçoltica (batzutan ere Huey tlamahuizoltica) batez ere nahuatlez idatzitako liburu baten izenburu laburtua da. Izenburu osoa hau da: Huei tlamahuiçoltica omonexiti in ilhuicac tlatocaçihuapilli Santa Maria totlaçonantzin Guadalupe in nican huei altepenahuac Mexico itocayocan Tepeyacac (Zeruko erregin andere Santa Mariaren Guadalupeko Andre Maria, agerpenaren gertaera handia Tepeyac izeneko tokian, Mexiko hiritik gertu). Laburtzeko tradizionalki Gertaera handia bezala aipatua izan da.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak 36 orri ditu eta Luis Lasso de la Vegak plazaratu zuen, 1649an.[2] Lanak, gehien batean nahuatl hizkuntzaz idatzita, Guadalupeko Andre Mariaren Juan Diego Cuauhtlatoatzin indigenari ustezko agerpenaz hitz egiten du. Liburuaren atal batek Nican mopohua izenburua du eta liburuaren ezagunena da; atal hori dirudienez beste idazle batek idatzi zuen, Antonio Valeriano, alegia.

Huei tlamahuiçoltica Mexiko Hirian inprimatu zen; inprimatzailea Enrico Martínez-en Juan Ruyz izeneko semea izan zen, 1649an.

Liburu honek nahual historikoaren ikerketan garrantzi handia du. Testuan garbi ikusten da Lasso de la Vegak hizkuntza oso ondo ezagutzen zuela, batez ere modismoak eta tradizioko metaforak erabiltzerakoan.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi atal bereizi egiten dira:[2]

  1. Hitzaurrea eta otoitza.
  2. Nican mopohua, agian beste idazlek, Antonio Valerianok idatzitako testuaren moldaketa izan daiteke.[3]
  3. Andre Mariaren irudiaren deskribapena.
  4. Nican motecpana (nahuatlez: Hau da narrazioa ordenatuta). Hemen Andre Mariari egotzitako 14 mirakulu azaltzen dira.
  5. Juan Diegoren biografia.
  6. Nican tlantica (en náhuatl: Hemen amaitzen da). Andre Mariari debozioaren historia.
  7. Amaierako otoitza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Huei tlamahuiçoltica Aldatu lotura Wikidatan